Arakatu katedrala

Gasteizko erdi aroko harresiaren bisita

Murgildu zaitez Erdi Aroko hiriaren eta horren harresiaren historian. Bisita itzazu horien aztarnak katedralaren barruan, baita eraikinaren birgaitze-prozesu osoa Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoan ere. UPV/EHUk hainbat urtez tenpluan egindako arkeologia-ikerketek XI. mendean Gasteizko herrixka inguratu zuen lehen harresiaren eraikuntza-ezaugarriei buruz sakontzeko balio izan dute. Harresi-atal zaharra uste baino zaharragoa dela egiaztatu ahal izan da eta, horregatik, errekuperatu beharrekoa da hiritarrek eta bisitariek erabili eta goza dezaten.