Erreserbak

Katedralaren bisita gidatua egiteko erreserba

Santa Maria Katedrala Fundazioak aurretiaz erreserbatzea gomendatzen du, bisita egin ahal izango dela bermatze aldera.

Erreserbak egiteko dugun sistemarekin ez da online ordaindu behar. Bisita egiteko tokia bermatzeko bakarrik balio du. Sarrerak hartu eta ordaintzeko, Bisitarien zentrora jo behar duzu (Santa Maria kantoian du sarbidea) ibilbidea hasi baino hamar minutu lehenago.

HAUTATU EGIN NAHI DUZUN BISITA

KATEDRALAREN ETA DORREAREN BISITA

Arakatu tenpluaren txoko guztiak, lurpeko kriptatik triforioraino, errondaren pasabidea eta argiaren elizpe liluragarria ahaztu gabe. Igo dorrera eta gozatu hiriaren ikuspegi panoramiko paregabea talaia horretatik.

HELDUEN TARIFA: 10,5€

IRAUPENA: 75 minutu


KATEDRALAREN BISITA

Arakatu tenpluaren txoko guztiak, lurpeko kriptatik triforioraino, errondaren pasabidea eta argiaren elizpe liluragarria ahaztu gabe.

HELDUEN TARIFA: 8,5€

IRAUPENA: 60 minutu


KATEDRALAREN ETA HARRESIAREN BISITA

Katedralaren bisitan egiten den ibilbideaz gain, Gasteizko Erdi Aroko harresia eta horren eraberritze-prozesua ikus daitezke.

HELDUEN TARIFA: 10€

IRAUPENA: 75 minutu


GASTEIZ XI. MENDEA - HARRESIA

Murgildu zaitez Erdi Aroko hiriaren eta horren harresiaren historian. Bisita itzazu horien aztarnak katedralaren barruan, baita eraikinaren birgaitze-prozesu osoa Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoan ere.

HELDUEN TARIFA: 5€

IRAUPENA: 50 minutu

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago