Santa Maria katedrala zaharberritzeko lanetan nazioarteko hainbat gutun eta dokumentutan zehazten diren gomendioei jarraitu zaie. Zaharberritze Plan Zuzentzailea idatzi zenetik gaur egun arte, diziplinarteko talde batek zuzendu du tenplua leheneratzeko prozesuan, erabakiak hartuz, fase bakoitza sistematikoki dokumentatuz, eta monumentuarekiko errespetu gorena mantenduz.
Zaharberritze-proiektu guztiak irizpide orokorrak zehazten dituen aurreproiektu baten arabera garatu dira, prozesu osoari jarraitutasuna emanez bai formari bai kontzeptuari dagokionez.
Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut |
Informazio gehiago