Arakatu katedrala

Santa Maria katedralean sartzea esperientzia desberdin bat hastea da. Gasteizko herrixkaren jatorriak eta historia argitzen dituen 800 urtetik gorako eraikin bat ezagutu ahal izango duzu. Herrixka horretan eliza gotortu txiki bat sortu zen, eta denboraren poderioz, katedral bihurtu zen.

Bisita gidatua eta guztientzat irisgarria da, eta ohiz kanpoko ikuspegia ematen du, tenpluaren zaharberritze-prozesuan zehar ikertzaileek markatu duten ikuspegiari jarraitzen baitzaio. 2000. urtean hasi zen, eta oraindik amaitu ez bada ere, 2 milioitik gora lagun ibili dira aldamioen eta hobien artean, buruan kaskoa jarrita, ikuspegi paregabe batekin gozatzeko.

Santa Maria katedralera zimenduetatik sartzen da eta dorreraino igo daiteke. Museo bihurtutako kriptak, nabea, errondaren pasabidea eta triforioa bisitatzen dira eta, paradoxikoki, sarreran amaitzen da bisita, garai batean polikromatuta egon zen elizpe zoragarri batean.

Katedralera bisita gidatuak egiteko 2023rako programak KULTURA ETA KIROL MINISTERIOAren laguntza jaso du.