Obretan eta irekita

2000. urteko ekainean, Santa Maria katedralak abian jarri zuen bere bisita-sistema berritzailea. Horren bitartez, buruan kaskoa jarrita, bisitariek obretan zegoen tenplu bat ikus zezaketen. Inork ez zuen pentsatu, urteek aurrera egin ahala, eslogan hura gizarte-oihartzun handia izango zuen erreferente bihurtuko zela.

Hiriaren jatorria argitzeko ahaleginetan zebiltzan arkeologoekin, ezkutatutako elizpeari jatorrizko edertasuna itzultzen zioten zaharberritzaileekin edo pisuaren eta denboraren eraginez deformatutako zutabeak sendotzeko ahaleginak egiten zituzten teknikariekin, jendeak espazio hura partekatzeko adierazi zuen interesaren eta jakin-minaren ondorioz jaio zen ‘Obretan eta irekita’ ekimena. Zaharberritze-lan ireki hori hiritarrek pixkanaka ezagutzea nahi izan den proiektuaren asmoen adierazpen argia izan da hasiera beretik.

Eta lan-filosofia hori, hurbilekoen artean eragina izateaz gain, Espainiako hainbat lekutako beste proiektu batzuetan hedatu eta baliatu da. Are gehiago, proiektu horietan guztietan ondare kulturala gizarte-kohesiorako eta garapen ekonomikorako motor gisa ikusten da, Santa Maria Katedrala Fundazioak betidanik egin duen moduan.

Ikuspegi horren aitzindari izan zen Fundazioa Espainian, eta ohikoa da jada ondare kulturalari buruzko gomendio-gutunetan. Ildo berean, gero eta ohikoagoa da proiektuetan eta Europako zuzentarau, gomendio eta legedi sektorialetan.