Kontzertuan eta irekita

Kontzertuan eta irekita Santa Maria Katedrala Fundazioak abiarazitako ekimen bat da. Horren helburua da ospe handiko musikariak eta askotariko musika-estiloak tenplura erakartzea. Denboraldi bakoitzean, elizpeak gune paregabea eskaintzen du artisten eta ikus-entzuleen artean konplizitatea sortzeko, eta kontzertuak eta errezitaldiak esperientzia errepikaezinak bihurtzen dira.

Benetan askotariko musika-proposamenen eszenatokia izanik, Santa Marian bada lekua flamenko, folk, jazz, musika klasiko edo koru-kontzertuetarako, besteak beste. Kontzertuan eta irekita programari esker, beren talentu eta lanagatik kritikaren aitorpena jaso duten eta sarituak izan diren artistekin gozatzeko aukera izan dute ikus-entzuleek.

Kontzertuan eta Irekita 2023. programa Vital Fundazioak eta Kultura eta Kirol Ministerioak finantzatzen dute

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago