Katedrala haurrentzat

Santa Maria Katedrala Fundazioaren lehentasunetako bat da txikienen artean kultura-ondare, arkitektura, arkeologia eta, oro har, artearekiko interesa sortzea. Argiaren elizpea polikromia-ikuskizunaz gain eta haurrentzat espezifikoki pentsatutako bestelako edukiez gain, adin bakoitzerako egokitutako gaiak dituen programa bat antolatu du Gasteizko Udaleko Hezkuntza sailarekin batera. Ikasleek, lehenik, berariaz xede horretarako sortutako materialekin eta ikus-entzunezkoekin egiten dute lan ikasgelan, eta, ondoren, tenpluan bisita praktikoak egiten dituzte.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko eta aldameneko probintzietako beste zentro batzuetako milaka ikasle hartzen dira urtero.