Hiriaren jatorriak

Santa Maria katedrala katedrala Gasteizko muinoaren gailurrean dago kokatuta, eta kokapen horrek aukera eman du hiriaren historiaren aztarna material ugari berreskuratzeko. Eremuan egindako ikerketek gaur egun arte ezezagunak ziren hainbat alderdi azaleratu dituzte, eta Arabako hiriburuaren jatorriarekin lotutako galdera berriak ekarri dituzte.

Besteak beste, Gasteizko mendixka VII. mendetik aurrera etenik gabe okupatuta egon zela eta pixkanaka bere eragin-eremuan garrantzia handiagoa lortu zuela frogatu ahal izan da. Era berean, XII. mendearen erdialdean Gasteizko herrixka zaharra dagoeneko hirigunetzat jo zitekeela egiaztatu da. Izan ere, berezko lantegi-egitura batez hornitzen hasi zen, inguruko herrixken gaineko eraginarekin.