Historia

Santa maria katedralaren bilakaera hiriaren bilakaerarekin lotuta egon da historian zehar.

700 - 1150 urteak

700-800 Gasteizko muinoaren gailurrean giza kokagune egonkor baten lehenengo lekukotasunak jaso ziren.
1000 Harriz zolatutako lehenengo kaleak agertu ziren.
1100 Villasusoren lehenengo harresi-barrua eraiki zen.
1150 Santa mariaren lehenengo tenplua eraiki zen harresiari atxikia, estilo erromanikokoa.

1200 - 1700 urteak

1200 Egungo tenpluaren oinarriak ezartzen hasi ziren.
1200-1250 Tenplu berriaren eraikuntza-lanak oso aurreratuta zeuden. Jatorrizko fabrika erromanikoa bertan behera bota ahal izan zen eta eliza berria kontsakratu zen.
1300-1400 Tenpluaren perimetroa itxi zen. Triforioaren lanak aurreratuta zeuden eta ganga altuak egurrarekin egin ziren. Santiagoren kapera eraiki zen.
1498 Parrokia zaharrak kolegiata titulua hartu zuen. Triforioa burutu zen eta egurrezko gangak harrizko gangekin ordeztu ziren.
1500-1700 Kaperak ireki ziren, eta elizpeko gangak eta jatorrizko sakristia eraiki ziren. Kanpandorrea eraikitzen hasi ziren. Denboraldi horretan egiturazko lehenengo arazoak agertu ziren.

1700 - 2018 urteak

1700-1750 Zenduentzako hobiak kokatzeko eremu berri bat eraiki zen. Dorrea eta sakristia burutu ziren, eta egiturazko arazoak gero eta nabariagoak ziren.
1862 Antzinako kolegiatak katedral titulua hartu zuen.
1960-1967 Tenplua zaharberritzeko lehenengo plan integrala, manuel lorentek egina.
1994 Atzemandako arazoen ondorioz, jendeari sarrera itxi zitzaion.
1998 Katedralaren plan zuzentzailea aurkeztu zen, gasteizen, katedral gotikoak zaharberritzeari buruzko lehenengo biltzar europarrean.
1999 Egungo egiturazko erreforma abian jarri zen, obretan eta irekita bisita-programarekin batera.
2014 Gurtzarako ireki zen.

Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago