Erdi aroko harresia

Santa Maria katedrala hiriaren harresiari atxikita eraiki zen hasieran. Horrez geroztik, eraikinaren bilakaerak eta Vitoria-Gasteizen bilakaerak topo egin dute historiako hainbat unetan.

Betidanik uste izan zen harresia 1181. urtean Nova Vitoria hiribildua fundatu ondoren eraiki zutela. Hala ere, katedralaren indusketa-lanen ondoren ziurta daiteke hura fundatu aurrekoa dela. Horren arrazoi zehatzak oraindik ez dakizkigu, ezta data zehatza ere.

Gaur egun, hiriko Udalarekin sinatutako hitzarmen bati esker, ibilbide atsegin eta oso bat egin daiteke harresi-ata zaharrean zehar, Santa Maria Katedrala Fundazioaren bisita gidatuen programaren barruan.