Kontratugilearen profila

Burualdeko estalkien zaharberritzeko proiektua gauzatzeko irekitako lizitazio bidezko prozedura

2018-02-07

Burualdeko estalkien zaharberritzeko proiektua gauzatzeko irekitako lizitazio bidezko prozedura

Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedraleko burualdeko estalkien zaharberritzeko proiektua gauzatzeko irekitako lizitazio bidezko prozedura.


1. Erakunde adjudikatzailea: Santa Maria Katedrala Fundazioa.


2. Kontratuaren helburua:

A) Helburuaren deskribapena: “Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedraleko burualdeko estalkien zaharberritzeko proiektua” gauzatzea

B) Banaketa loteka: ez.

C) Iraupena: hamabost hilabete


3. Izapidea, prozedura eta adjudikatzeko era.

A) Izapidea: ohikoa

B) Prozedura: irekia

C) Adjudikatzeko modua: ekonomikoki hobea den eskaintza. Ikusi adjudikatzeko irizpideak ezaugarrien taulako “U” puntuan.


4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Guztizko zenbatekoa 899.525,76 euro gehi BEZa, 188.900,41 euro guztira, zenbatekoa 1.088.426,17 euro da (BEZ barne).


5. Bermeak:

Behin-behinekoa: ez da eskatzen

Behin betikoa: adjudikazioaren zenbatekoaren ehuneko bosta (BEZ kanpo).


6. Kontratistaren berariazko baldintzak

A) Sailkapena:  (taldea, azpi taldea eta kategoria) K 7 3

B) Kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta teknikoa: ikusi ezaugarrien taulako “O” puntua.


7. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:

A) Fundazioaren Administrazio Saila

Tokia: Vitoria-Gasteizko Aiztogile kalea, 93

Telefonoa eta faxa: 945 122160

B) Kontratugilearen profilean: www.catedralvitoria.eus

C) Copigraf, Babesgabetuen Andre Mariaren Plaza, 2. Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 284447


8. Eskaintzen aurkezpenak:

A) Epea: ALHAOn lizitazio-iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasi eta 26 egun naturaleko epea izango da.

Eskaintza postaz aurkezten bada, Administrazio Publikoen Kontratuen Lege Orokorraren Arautegiko 80. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da. 

B) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: ikusi ezaugarrien taula eta orri administratiboak eta teknikoak.

C) Aurkezteko tokia: Vitoria-Gasteizko Aiztogile kaleko 93. zenbakian dauden Fundazioaren bulegoetan, 9.00etatik 14:00etara eta 16.00etatik 19.00etara. Azken eguna larunbata edo jaieguna balitz, hurrengo egun baliodunera atzeratuko litzateke.


9. Eskaintzak irekitzea:

“C” gutun-azala proposamenak aurkezteko egunetik hasi eta laugarren egun baliodunean irekiko da, 13:00etan, Santa Maria Katedrala Fundazioaren bulegoan, jendaurrean eta “B” gutun-azala ireki ostean.

“A” gutun-azala proposamenak aurkezteko egunetik hasi eta bederatzigarren egun baliodunean irekiko da, 13:00etan, Santa Maria Katedrala Fundazioaren bulegoan, jendaurrean.


10. Beste informazio batzuk:

Ikusi ezaugarrien taulako behaketen atala.

2018ko otsailaren 14an, 12.30etan obra-bisita egingo da interesatutako lizitatzaile guztiekin



Vitoria-Gasteiz, 2018ko  urtarrilaren 30a. Presidentea, Ramiro González Vicente.


Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago