Kontratugilearen profila

Subasta publikoaren bitartezko besterentzea, altzairu galvanizatuzko argi ertainetarako eta estalkietarako egitura modular desmuntagarri batena

2019-10-30

Subasta publikoaren bitartezko besterentzea, altzairu galvanizatuzko argi ertainetarako eta estalkietarako egitura modular desmuntagarri batena

Santa Maria Katedralaren Fundazioaren 2019ko urriaren 24ko erabakiz, Santa Maria Katedralaren Fundazioaren jabetzakoa den egitura modular desmuntagarri bat subasta publikoaren bidez besterentzea onetsi zen, eta, era berean, besterentzea gidatuko duten baldintzen orriak onartu ziren. Bada, honako hau da baldintza-orrion funtsezko edukia:

 1. Subastaren xedea: altzairu galvanizatuzko argi ertainetarako eta estalkietarako egitura modular desmuntagarri bat besterentzea

2. Lizitazio mota: 29.000,00 euro (BEZik gabe). 

3. Baldintza-orria. Interesdunen eskura dago, hemen: 

- Santa Maria Katedralaren Fundazioaren Erregistroa (aiztogile kalea 93, vitoria-gasteiz).

- Santa Maria Katedralaren Fundazioaren web-orria (www.catedralvitoria.eus).


4. Subastatu den ondasunari buruzko informazioa. 

Hemen lor daiteke:

- Santa Maria Katedralaren Fundazioaren Erregistroa (aiztogile kalea 93, vitoria-gasteiz).

- Santa Maria Katedralaren Fundazioaren web-orria (www.catedralvitoria.eus). Telefono-zk.: 945255135

- Helbide elektronikoa: fundacion@catedralvitoria.eus


5. Proposamenak non aurkeztu.

Santa Maria Katedralaren Fundazioaren Erregistroan (aiztogile kalea 93, vitoria-gasteiz).

Proposamenak postaz bidali ahalko dira, administrazio publikoen kontratuei buruzko legearen erregelamendu orokorraren 80. artikuluan ezartzen diren baldintzetan.


Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 24a. Presidentea, Ramiro González Vicente.