Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

16/10/2002

55 artistak aire libreko pintura-lehiaketan

2002/10/05 Katedral Zaharra inspirazio-iturri izan zen Aire Libreko I. Pintura Lehiaketan parte hartu zuten 55 artistentzat.

2002/10/05 Gasteizko Katedral Zaharra inspirazio-iturri izan zen Santa Maria Fundazioak joan zen urriaren 5ean antolatutako Aire Libreko I. Pintura Lehiaketan parte hartu zuten 55 artistentzat. Lehiaketa horren bidez, hasiera eman zaio "Katedrala ezagutzen" ekimenaren kultur programazioari. Inguruetako probintzia guztietatik etorritako parte hartzaileak bildu ziren. 15 urtetik gorakoen sailean, Luis González gasteiztarra izan zen irabazlea eta bigarren eta hirugarren sariak Miranda de Ebroko Marian Gonzálezek eta Gasteizko Koldo Gojenolak lortu zituzten, hurrenez hurren.

Lanak aukeratu zituen epaimahaiak maila handiko lehiaketa izan zela nabarmendu zuen. Aurkeztutako lan gehienak "bikainak" zirela azpimarratu zuen Epaimahaiburu José María Solitario artistak ere. Hori dela eta, 2003ko otsailean Kultur Etxean egingo den erakusketan beste bederatzi artistaren lanak ere sartzea erabaki du Santa Maria Katedrala Fundazioak. Hasierako asmoa erakusketan sariak eta akzesitak eman zaizkien lanak eta epaimahaikoek aukeratutako beste lau jartzea zen. 2.825 euro banatu ziren sarien bidez. 15 urtetik beherakoen sailean, berriz, Asier Balza, Alejandra Cabos eta Iván Marquínez izan ziren irabazleak.

Aire Libreko I. Pintura Lehiaketan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Errioxa eta Burgoseko artistek hartu zuten parte. 09:00etatik 18:00etara, argazkiak ateratzen aritu ziren tenpluaren inguruan. Gaia Santa Maria Katedrala zen, baina artistei nahi zuten ikuspegia ematen utzi zitzaien. Batzuek tenplu barruko arkeologi indusketei eta plataforma handiari atera zizkieten argazkiak eta beste batzuek, berriz, dorre eta fatxada dotoreei.

Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendari-kudeatzaileak, Gonzalo Arroitak, pintura-lehiaketaren garrantzia azpimarratu zuen, "gure tenplu gotikoa eta zaharberritze-lanak sustatzeko balioko duen aldetik". Bere hitzetan "Sortu duen interesak argi erakusten du nolako garrantzitsua den gasteiztarrentzat Katedral Zaharra, kulturaren, estetikaren eta sinbologiaren ikuspegitik".

Pintura-lehiaketa 2002ko urritik 2003ko otsailera bitartean gauzatuko den "Katedrala ezagutzen" ekimeneko ekitaldietako bat izan da. Ekimen horretan kultur programazio zabal eta anitza eskainiko da: literatur jardunaldiak ?besteak beste, Ken Follet eta Mario Vargas Llosarekin? zine eta musika sakratuko zikloak, kontakizun laburren lehiaketa, irrati-jardunaldi irekiak, kantu gregoriarren kontzertua... Hitzaldi zikloari Folletek emango dio hasiera, datorren ostegunean.