Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

12/03/2003

Eman botoa Katedralaren webguneari El Correoren sarietan

2003/03/12 www.catedralvitoria.com orria dugu hamabi finalisten artean.

2003/03/12 Santa Maria katedralaren web?orria dugu El Correo Digitalek Euskal Herriko webgune onenak saritzeko antolatu duen lehen sariketako hamabi finalistetako bat. www.catedralvitoria.com orriak aisialdi eta zerbitzuetako web onenen atalean parte hartzen du. Gure orria 1.100 proposamenen artean aukeratzeko irizpide hauek hartu dira kontuan: diseinua, orrian zehar ibiltzeko erraztasuna, orriaren erabiltzaileentzako funtzionaltasuna, multimedia baliabideen erabilera, elkarreragilea izatea, etab.

El Correo Digitalek 12 webgune aukeratu ditu finalistatzat, hiruna kategoria bakoitzeko: aisialdia eta zerbitzuak (hor parte hartzen du gure orriak), enpresa?mundua, erakundeak eta banakakoak zein elkarteak. Santa Maria katedralaren webgunea Chillida-Leku museoaren orriarekin (www.eduardo-chillida.com) eta Karlos Arguiñanoren sukaldaritza?orriarekin (www.karlosnet.com) lehiatzen da bere kategorian.

Lau kategorietako irabazleak epaimahai batek erabakiko ditu, baina, horrez gain, "erabiltzaileen saria" ere emango zaio El Correo Digitaleko erabiltzaileen aldetik boto gehien eskuratzen dituen orriari. Botaketan parte hartzeko www.elcorreodigital.com orriko harpidedun egin, eta boto bana eman behar da kategoria bakoitzeko.

Katedrala zaharberritzeko egitasmoaren xehetasunak ezagutzea, tenpluaren bazter guztietan barrena bisita birtual ikusgarria egitea, internetetik bisitak erreserbatzea, kultur edo zabalpeneko jarduera guztien berri izatea edota merchandisingeko gauzak erostea. Horra Santa Maria Katedrala Fundazioaren orriak eskaintzen dizkigun zenbait aukera.

Gure orriaren dohain nagusia hauxe da: bertan jasotako edukia arkitektura, arkeologia, historia edo arteko profesional eta adituei ez ezik, jende guztiari zuzentzen zaiola. Nabigazio arin eta erosoa du, eta horri esker, orriotan dabiltzanak gure tenplua zaharberritzeko lanei buruzko xehetasunak argi eta garbi ulertuko ditu.

Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo: www.elcorreodigital.com/premios.