Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

23/04/2003

CD elkarreragile berria. Dagoeneko salgai (9€)

2003/04/23 Argazkiak, testuak, planoak, ikuspegi panoramikoak, 3D ereduak, animazioak, ilustrazioak, alegiazko ibilaldiak, soinuak…

2003/04/23 Argazkiak, testuak, planoak, ikuspegi panoramikoak, 3D ereduak, animazioak, ilustrazioak, alegiazko ibilaldiak, soinuak… Hori guztia aurkituko duzu Gasteizko Katedral Zaharra orain arte ezagutu gabeko ikuspegi batetik ezagutzeko aukera ematen dizun CD elkarreragile honetan.

"Ezagutu gure iragana…
Abiatu katedralaren historian barrena,
jarraitu gure gidariaren azalpenak,
aztertu aurkezten dizkizugun testuak…

Ibil zaitez zure ordenagailutik Santa Maria katedralean zehar
ikus itzazu erdiko nabeko ezkutuko bazterrak,
aukeratu zure txoko kuttuna triforioan edo erronda?pasabidean,
ikusi hiriko ikuspegi panoramikoa kanpandorretik,
eta ezagutu katedralaren sekretuak 360º pantailan...

Zatoz Fundaziora,
gure jarduera eta helburuak ezagutzera,
gure Plangintza Nagusia
eta katedrala zaharberritzeko darabilgun filosofia ezagutzera…
zatoz gure geroa eraikitzera…"