Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

16/02/2006

´Katedrala Ezagutzen´ ziklo barruko hurrengo hitzaldiak

07/02/16 Ildefonso Falcones, José Luis Olaizola eta Ramiro Pinilla idazleak egongo dira otsailaren amaiera aldera Katedralean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko otsailak15. “KATEDRALA EZAGUTZEN” ziklo barruan, datozen hilabeteetarako garrantzi handiko kultur programazioa antolatzen ari da Santa Maria Katedrala Fundazioa. Lehengo hiru hitzorduetan honako idazle hauek izango dira: Ildefonso Falcones, La Catedral del Mar eleberri arrakastatsuaren egilea; José Luis Olaizola, La guerra del general Escobar nobelarekin Planeta Saria irabazi duena; eta Ramiro Pinilla, Narratibako Sari Nazionala jaso berri duena.

JOSÉ LUIS OLAIZOLA idazlearen hitzaldia.
Planeta Saria, "La guerra del general Escobar" izeneko nobelarekin.
Eguna: Otsailak 26, astelehena.
Lekua: Goiuri Jauregia.
Ordua: 20:00etan.

RAMIRO PINILLA idazlearen hitzaldia,
Narratiba Sari Nazionala, “Las cenizas del hierro” izeneko lanarekin.
Eguna: Otsailak 28, asteazkena.
Lekua: Goiuri Jauregia.
Ordua: 20:00etan.

ILDEFONSO FALCONES idazlearen hitzaldia.
La Catedral del Mar” eleberriaren egilea. Nobela honen milioi bat ale baino gehiago saldu ditu.
Eguna: Martxoak 1, osteguna.
Lekua: Santa Maria Katedrala.
Ordua: 20:00etan.

Hitzaldi hauetara bertaratu nahi duten guztiek, otsailaren 16tik (ostirala) aurrera jaso ahal izango dituzte gonbidapenak, Santa Maria Katedraleko Bisitarien Harrera Gunean (Buruileria plaza), 10:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara.