Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

23/12/2008

Santa Maria Katedrala Fundazioak eskulan tailerrak antolatu ditu umeei Gabonak hurbiltzeko

2 orduko ikastaroak izango dira eta abenduaren 29an eta 30ean egingo dira

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 23-ran.- Santa Maria Katedrala Fundazioak Gabonetan umeei zuzendutako eskulan tailerrak martxan jarriko ditu. Aurten Eguberrietako jaien ospakizunei buruzkoak izango dira eta neska-mutilek plastilinazko jaiotza bat eta koloretako girlandak egingo dituzte. 2008ko abenduaren 29an eta 30ean egingo dira.
Lehenengo tailerrean, ‘Gabonetako koloreak’ izenekoan, Gabonetako girlanda apaingarriak egingo dituzte. 6-8 urteko neska-mutilentzako izango da eta Katedralera bisita labur bat ere egingo dute. Bertan, arreta berezia eskainiko zaie beirateetako kolore biziei eta sakristiari, eta hor, zaharberritze lanei esker berreskuratutako koloreak ikusiko dituzte. Tailerrari ekitean, ikusi duten guztiak Gabonetako girlanda politak egiteko balioko die eta gero etxean jarri ahalko dituzte.
Tailerra abenduaren 29an egingo da. Goizeko txanda 10:00etatik 12:00etara izango da euskaraz, arratsaldekoa, aldiz, gaztelaniaz izango da eta 16:00etatik 18:00etara egingo da.
Bestalde, 9-11 urteko umeek abenduaren 30erako antolatutako tailerrean parte hartu ahalko dute. ‘Jaiotza bat egingo al dugu?’ izeneko tailer honetan plastilina erabiliz hiru dimentsioko jaiotza bat egin ahalko dute Katedralaren arkupeko erdiko aurrealdean ikusten dutenean oinarrituz. Monitoreekin bisita labur bat egingo dute elizetako arkupeetan benetako harrizko Bibliak daudela eta Katedralaren erdiko arkupeko aurrealdean Jesukristoren haurtzaroaren zikloa bikain irudikatuta dagoela ikus dezaten. Horrez gain, tenpluko Sakristian instalatuta dagoen jaiotza ikusiko dute.
Tailerra goizez euskaraz egingo da 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez gaztelaniaz, 16:00etatik 18:00etara.

Tailer bien kostua bazkideentzako edo Katedralaren Fundatzaileen Elkarteko kideen seme-alabentzako 2 eurokoa izango da ume eta tailer bakoitzeko, eta gainontzekoentzako 5 eurokoa izango da. Izena emateko erreserba Katedraleko Bisitarientzako Harrera Zentroan (Buruileria plazan) edo 945 255 135 telefonora deituz egin daiteke.

Gabonetako Tailerrak


abenduaren 29a ‘Gabonetako koloreak’

• 10:00-12:00 euskara
• 16:00-18:00 gaztelania


abenduaren 30a ‘Jaiotza bat egingo al dugu?’
• 10:00-12:00 euskara
• 16:00-18:00 gaztelania