Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

17/07/2009

ACNURek Santa María Katedralean jaso egin du Fray Francisco de Vitoria domina

09/07/17 : Santa María Katedralaren elizpean uztailaren 17an Fray Franciso de Vitoria domina eman zioten ACNURi

Santa María Katedralaren elizpean uztailaren 17an Fray Franciso de Vitoria domina eman zioten ACNURi, Nazio Batuek Errefuxiatuentzako duen Agentziari. Judith Kumini, entitate horretako Europako zuzendariari, eman zion saria Gasteizko Alkate Patxi Lazcozek; sari horren bitartez 58 urte bakearen, bizikidetzaren eta elkartasunaren alde lan egin duen talde honen lana onartu da.
Ekitaldi horretan diputatu nagusiorde Claudio Rodríguez, Arabako Biltzar Nagusietako lehendakari Juan Antonio Zárate, Euskal Herriko Unibertsitateko erretore Iñaki Goirizelaia eta Santa María Katedrala Fundazioko zuzendari gerente Juan Ignacio Lasagabaster izan ziren, besteak beste.