Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

20/10/2009

“Katedrala ezagutzen” zikloak Jose Ignacio Besga eta “Poesía para seducir a la tristeza” poema-liburua aurkeztuko ditu bihar

20/10/2009 Caja Vital Fundazioaren Aretoan izango da (Dendaraba merkataritza-gunean), 20:00etan; sarrera dohainik da

              Gasteizen, 2009ko urriaren 20ean.- "Katedrala ezagutzen" zikloak Jose Ignacio Besga Gasteizko idazlea hartuko du bihar, asteazkena, eta Besgak bere "Poesía para seducir a la tristeza" poema-liburua aurkeztuko du. Poemak zenbait rapsodek irakurriko dituzte, Caja Vital Kutxa Fundazioaren Aretoan 20:00etatik aurrera (Dendaraba merkataritza-gunean). 
          Santa Maria Katedrala Fundazioak antolatutako "Katedrala ezagutzen" zikloa uda partean gelditu ondoren, berriz zikloari ekin diogu Gasteizko publikoarentzat oso interesgarria den ekitaldi batekin. "Poesia hiriaren bihotzetik" izena duen zikloari Jose Ignacio Besga idazleak emango dio hasiera, berak idatzi baitu Katedrala literatura genero horrekin lotu duen "El Ámbar gótico" liburua. Ziklo horri esker zenbait poeten obra ezagutu eta liburu horien atzean zer dagoen jakiteko aukera eman nahi diogu publikoari. 
 Lehen errezital honetan José Ignacio Besgak "Poesía para seducir a la tristeza" poema-liburua aurkeztuko du. Ricardo Urrutiaren gitarra, Raul Romoren saxoa eta Puri Santamariaren ahotsak osatutako musikarekin, zenbait rapsodiek bertaratutakoei poemekin gozatzeko aukera emango die bihar, asteazkena, 20:00etan Caja Vital Fundazioaren Aretoan izango den ekitaldian (Dendaraba merkataritza-gunean). Sarrera dohainik izango da edukiera osatu arte.