Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

27/11/2009

Santa Maria Katedrala Fundazioak tailer didaktiko bat antolatu du umeek ikasteko eta gozatzeko.

        Abenduaren 12an (larunbata) izango da, goizeko 10:30etatik 13etara, eta Gabonetako postalak egingo dira.   Gainera, Gabonetako eskola-oporraldiarekin bat etorriz, betiko aisialdi-jarduerak izango dira abenduaren 28an, 29an eta 30ean

                  Gasteiz, 2009ko azaroaren 27a.- Gabonak datozela-eta, beste urte batez, haurrentzako aisialdi-jarduera didaktiko tradizionala antolatu du Santa Maria Katedrala Fundazioak, abenduaren 28an, 29an eta 30ean. Alabaina, aurten "Gabonak prestatzen" izeneko tailer bat egingo da. Gabonetako postalak egingo dituzten bertan gaztetxoenek. Abenduaren 12an (larunbata) egingo da.  
Jolasten eta ondo pasatzen duten bitartean, gaztetxoenek Santa Maria Katedralaren historiari, arteari edo arkitekturari buruz gehiago ikasteko asmoarekin antolatu dira, berriz ere, aisialdi-jarduera eta tailer hezigarriak.   Tailer horietan guztietan, jarduera plastiko bat egingo dute partaideek, katedralera egindako bisitaldi didaktikoa indartzeko.   Berrikuntza gisa, oraingo honetan, Gabon aurreko tailer bat egingo da abenduaren 12an (larunbata), goizeko 10:30etatik 13:00etara. 'Gabonak prestatzen' izeneko tailerrean, koloretako kartoi meheekin, feltroekin eta beste tela batzuekin Gabonetako postalak egingo dituzte 8 eta 11 urte haurrek. Aldez aurretik baina, Katedralaren arkupera bisitaldi xehatua egingo dute. Bisitaldian, Kristoren haurtzaroa agertzen den tinpanoaren ikonografia azalduko zaie, besteak beste. Elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz) izango da eta 3 euroko prezioa izango du, 1 euro Katedralaren Sortzaileen Zirkuluko bazkideentzako edo bazkideen seme-alabentzako.  
             Halaber, oporraldiarekin bat eginez, aisialdi-jarduerak izango dira abenduaren 28an, 29an eta 30ean. Bai tailerrak, bai aisialdi-jarduerak elebidunak izango dira, eta 8 eta 11 urteko haurrei zuzenduko zaizkie. Hiru egun horietan, tenplua eta bere ingurunea hurbildu nahi zaie haurrei. Horretarako, bisitaldi labur batzuk egingo dira Katedralera eta Hirigune Historikora, eta gaur egunera arte iritsi zaizkigun iraganeko eraikitze sistemak aztertu eta azalduko dira; baita arkupeko eskulturen ikonografia ere.  
 Lehen eguneko jardunaldiak 'Badakizu? Santa Maria jaio da!' izenburua izango du, eta katedrala nola eraiki zen, zer baliabide erabili ziren eta zein gremiok parte hartu zuten ikasiko dute. Bigarren eguna Erdi Aroko hiriguneari eskainiko zaio. 'Alde Zaharra aurkezten dizut!' izenpean, honako hau ikasiko dute: tenpluaren inguruko hiriaren eremu hori zein kalek osatzen zuten, nola eboluzionatu duten, gremioek kaleen osaeran izan zuten garrantzia eta nolako eraikin motak dauden. Eta, hirugarren egunean, 'Asmatu nor naizen!' jarduerarekin, arkupearen ikonografia jorratuko da eta 'harrizko Biblia!' horiek elementu didaktiko gisa nola erabiltzen ziren ikasiko dute haurrek.
Gainera, jarduera plastikoen bidez, beren sormena eta irudimena garatuko dute, eta egindako lanak etxera eman ahal izango dituzte, aisialdi-jardueretan partu hartu izanaren oroigarritzat. Azken horren prezioa 18 eurokoa izango da, 12 eurokoa Zirkuluko bazkideentzat edo bazkideen seme-alabentzat.   Bi jardueretako plazak mugatuak direnez, aldez aurretik egin behar da erreserba, Bisitariak Hartzeko Zentroa (Burulleria plaza) edo 945 25 51 35 telefono zenbakira deituta.