Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

04/12/2009

´Bazen behin katedrala`kontakizun laburren lehiaketaren irabazleak

2009/12/04 Kontakizun laburren lehiaketa: epaimahaiaren akta

Santa Maria Katedrala Fundazioak antolatutako "Bazen behin katedrala" kontakizun laburren lehiaketara aurkeztu diren proposamenak balioetsi ondoren, epaimahaiak honako hau erabaki du:  




  • - "18 urtetik gorakoak euskaraz" kategorian Raúl Martínez Morenok irabazi du Enarak Urtarrilean izeneko kontakizunarekin.





Bigarren Garbiñe Delgado geratu da Airam kontakizunarekin.Kategoria horretan bi lan baino ez dira aurkeztu.




  • - "12 eta 17 urte bitartekoak euskaraz" kategorian ez da kontakizunik aurkeztu.



  • - "18 urtetik gorakoak gaztelaniaz" kategorian Eduardo Valle Pinedok irabazi du lehenengo saria "¿Acaso tenéis prisa?" kontakizunarekin.





Bigarren saria Javier Latorre Guineak lortu du "Recuerde el Alma" kontakizunarekin.Azkenik, hirugarren lekuan Noa García López geratu da "El escudero y la princesa" kontakizunarekin.


     

  • - "12 eta 17 urte bitartekoak gaztelaniaz" kategorian ez da kontakizunik aurkeztu.





        Kontakizun irabazleak bilduko dituen liburu batean argitaratzea izango da txapeldunentzako saria, eta modu horretan, Santa Maria Katedralarekin lotutako Kontakizun Laburren Bilduma osatuko da urteak pasa ahala. Era berean, parte hartzen duten kontakizun guztiak Fundazioaren web orriaren bitartez zabaldu ahalko dira. Epaimahaiak aurkeztutako idazlan guztien kalitatea balioetsi du, eta partaide guztiei eskertu nahi die beren parte hartzeagatik.