Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

04/01/2010

Santa Maria Katedralak eta Chokoreetok urtarrilaren 7tik aurrera tenpluko bisitarien artean 10.000 txokolate katilu banatuko dituzte

2010/01/04 Katedraleko ibilbideetariko bat egiten duten pertsonek beren sarreraren truke txokolate katilu bat lortu ahalko dute Chokoreeton, La Peña Dulce gozotegian. Fundazioaren hamargarren urteurrenaren ospakizunen artean aurkitzen da.



            Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 4a.- Santa Maria Katedralak eta La Peña Dulceren txokolate lantegiak, Chokoreetok, tenpluko bisitarien artean txokolate bero artisauz betetako 10.000 katilu banatuko dituzte. Ekimen hau urtarrilaren 7an, osteguna, jarriko da martxan Santa Maria Katedrala Fundazioaren eraketaren hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien artean.

2010ean hamar urte beteko dira Gasteizko katedral zaharra zaharberritzeko proiektua kudeatu eta garatzeaz arduratzen den fundazioa abian jarri zenetik. Horrexegatik, gertakari hori oso modu gozoan ospatu nahi dugu.
Urtarrilaren 7tik, osteguna, tenplua bisitatzera doazen pertsona guztiek txokolate katilu bat dohainik eskuratu ahalko dute Chokoreeton, Gasteizko La Peña Dulce gozotegi enblematikoko txokolate lantegiari esker.

Txokolatea eskuratzea oso erraza da. Ibilbidea bukatu bezain laster, bisitariek Katedralak Eskola kaleko 11 zenbakian, tenpluaren aurrean, ireki berri duen dendara joan beharko dute. Bertan, sarreran zigilu bat jarriko diete. Gero, handik ehun metrotara Aiztogile kaleko 90 zenbakian dagoen Chokoreeto lantegira joan beharko dute eta bertan, txokolate katilu bat emango diete sarreraren truke. 
Sarrera Santa Maria Katedrala bisitatzen den egunean bertan trukatu beharko da, salbuespen bakar batekin. Chokoreeto igande arratsaldeetan itxita egoten da, baita astearteetan ere, beraz, egun horietako bisitariek sarrera hurrengo egunean trukatzeko ala triforioaren forma daukan txokolate bat eskuratzeko aukera izango dute.