Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

10/03/2010

Ajarteko harrobitik Santa Maria Katedralera arteko Erdi Aroko bidea egiten du gidak eta historiari, naturari eta elizei buruzko iruzkinak ditu

2010/03/10 Tenplua eraikitzeko erabilitako harria aztertu du, urteetan, Luis Miguel Martinez Torres autore eta geologoak.  Bost ordu inguruan eta 36 geldialditan egiteko ibilbidea zehazten du, Santa Maria Katedrala Fundazioaren laguntzarekin, EHUk argitaratutako argitalpenak.  

               Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 10a.- Gaur goizean, 'La Ruta de la Piedra' liburua aurkeztu da Santa Maria Katedrala Fundazioan. Luis Miguel Martinez Torres da lanaren egilea eta Ajarte harrobitik Gasteizko tenplura arteko Erdi Aroko bidea deskribatu du bertan. EHUk editatutako argitalpena oinez egiteko pentsatutako ibilbide baten gida da. 36 geldialditan, bidearen historia, natura eta monumentuak zehazten dira.
   Aurkezpenean parte hartu dute Lorena Lopez de Lacallek, Santa Maria Katedrala Fundazioaren Patronatuko presidentea, Luis Miguel Martinez Torres egileak, Juan Ignacio Lasagabasterrek, Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendari kudeatzaileak, eta Eugenio Ruiz Urrestarazuk, EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak. 
             Hamabost kilometro daude Santa Maria Katedrala eta Ajarte (Treviño) artean, Gasteizko Mendien beste aldean kokatutako herria. Hamabost kilometro inguruk bereizten dute tenplu gotikoa eta, hura eraiki bitarteko 200 urteetan, haren barruko elementuen zati bat eraikitzeko erabili zen harria erauzi zen tokia.  Luis Miguel Martinez Torres geologoak zentimetroz zentimetro arakatu du katedrala urteetan. Eskuliburu gisa planteatu du liburua, ibilbidea oinez egin nahi duten pertsonentzako. Gutxi gorabehera bost orduko ibilbiderako, 36 geldialdi proposatzen ditu autoreak. Geldialdi bakoitzean, harriekin lotutako kontzepturen bat deskribatzen da, nola garraiatzen ziren, bidea... iruzkinak ere gehitu ditu.   'La Ruta de la piedra' liburuak, Martinez Torresek azaltzen duenez, ibilaldi azaltzeaz gain, harria euskarri monumental gisa aldarrikatzen du. "Gutxiago ala gehiago ordenatutako eta landutako harrien atzean, eraikin batean amaitu duen bilatze-, erauzte-, lantze- eta garraiatze-prozesu bat dago. Harririk gabe ez zen katedralik izango". 
             Halaber, Katedralaren eraikitze-prozesuaren hasierara hurbildu nahi du gidak. "Monumentua bestela ikusten da, harrobi zaharrak bisitatu eta Erdi Aroko bideak gurutzatu ostean", azaldu du autoreak. "Orain, harriak ez dira azaletik ikusiko; gaur egun ikusten dugun tenplua eraikitzeko, harginek, karegileek eta garraiatzaileek egindako lana aintzat hartuko da".    Liburuak azaltzen duenez, lumakela, Katedralean erabilitako kareharria, arroka sedimentarioa da. Lurraldea duela 60 miloi urte estali zuten sakonera txikiko itsasoan bizi ziren itsas fosilek sortu zuten arroka hori. Torresen kalkuluen arabera, 5.000 harri tona inguru irten ziren Ajartetik Gasteizko tenplura, 10.700 gurditxotan. "Garraiolari bakar batek 41 urte eta 2 hilabete beharko zituen".
Azken bi urtetan, ibilbide horren berezitasuna ezagutzeko txangoak antolatu ditu Santa Maria Katedrala Fundazioak Luis Miguel Martinez Torresen eskutik.  Argitaratu berri den argitalpeneko orrialdeekin batera aurrera egiten duen ibilaldia da berori, eta katedralaren interes historikoa eta artistikoa hurbileko pasaiako elementuekin, inguruko geografiarekin eta, modu berezian, historian zehar harriak Gasteizko muinora eramateko erabili izan diren bide historikoekin uztartzea ahalbidetzen du.  Katedraleko dendan (Eskola kalea, 11) eros daiteke liburua eta 5 euroko prezioa du.