Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

15/03/2010

Aisialdi jarduerak Katedralean Pazko Astean

2010/03/15 Apirilak 6 eta 9 bitarteko astean izango dira

KATEDRALEKO PAZKO-ASTEKO JARDUNALDIAK 

 
EGUNAK   :       Apirilaren 6tik9ra
ORDUTEGIA:   10:30etik 13:00etara
ADINA:             8 urtetik 11 urtera
PREZIOA:        16€ Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzako; 24€ bazkide ez direnentzako 

  
HELBURUAK

- Aste Santuarekin, elizekin eta, bereziki, katedralarekin lotutako erabileren, ohituren eta tradizioen jatorria ezagutzea eta ulertzea.
- Tenplu baten barruan orientatzen ikastea eta tenplua osatzen duten zatiak ezagutzea.
- Estilo bakoitzaren (erromanikoa, gotikoa...) ezaugarriak ezagutzea eta estilo neogotikoa zer den jakitea.
- Funtsean, Ondasuna (artistikoa, kulturala...) gaztetxoengana hurbiltzea.

  AURKEZPENA

- 2 bisita-tailer. Bi ordu eta erdiko iraupenekoa bakoitza.
- Pista-jokoko bisita, katedralean barrena. Tailerrean jarduera plastiko bat eginaz amaituko da. Bi ordu eta erdiko iraupenekoa.
- Bisita-txangoa, hirian barrena. Partaideek Vitoria-Gasteiz ezagutu ahal izango dute, "hiru katedralen" hiria. Bi ordu eta erdi eta hiru ordu arteko iraupenekoa.

 Bisita-tailerretan, lehen hiru ordu laurdenetan/orduan, bisitaldi espezifikoa egingo da eta dagokion ikusizko materialaz lagunduko da bisitaldia. Edukiak modu errazean eta argian azalduko dira. Laguntza gisa, argazkiak eta marrazkiak erabiliko dira eta, uneoro, haurren parte-hartzea bultzatuko da. Pista-jokoarekin hasi baino lehen, azalduko den gaiari buruzko aurkezpena egingo da. Horretarako, hainbat materialez baliatuko da eta, amaierara heltzean, sorpresa bat izango da.Azalduko diren estilo artistikoei buruzko irudizko liburuxkez indartuko da hiru katedralen ibilbidea ere.
   
   GARAPENA

  
•1-      KATEDRALAREN AHOTSA

Bisita
Egun horretan, katedraleko kanpaietara hurbilduko dira txikienak. Beren dimentsioak, fabrikazio-teknikak eta funtzioak ezagutuko dituzte. Funtzio horietako asko dagoeneko ahaztu badira ere. Aste Santuan erabiltzeko debekuaren berri ere izango dute eta, epe horretan, haien ordez erabiltzen ziren karrakak ezagutuko dituzte. Kanpaiak berreskuratzeko beharraz hausnartuko dute. Balio artistiko handiko piezak izateaz gainera, herrietako eta hirietako bizitzan funtsezko elementuak baitira. Tailerrean, partaide bakoitzak igeltsuzko kanpai bat egingo du, molde batekin. Bakoitzak nahi bezala apainduko du, izendatu eta inskripzio bat ere jarriko dio.

•2-      PAZKO-ARRAUTZA GALDUA (Pista-jokoa) 
 
Egun horretan, Pazko-arrautzen tradizioan murgilduko gara bete-betean: Pazko-arrautzak "oparitzeko" tradizioa zergatik eta noiztik datorren, urte garai honekin, hau da, Aste Santuarekin, garizumako baraualdiaren amaierarekin... duen zuzeneko harremana, beste herrialdeetan zer eboluzio izan duen tradizioak eta nola zenbait eremutan galtzera egin duen... 

 Pista-jokoaren bisita Kasu honetan, bisita ez da bisita soil bat izango, pista-jokoaren bisita baizik.Tailerreko begiraleak katedraleko zatiei (ataria, erdiko nabea, alboko nabeak, aldare nagusia, presbiterioa, girola-deanbulatorioa, kaperak, korua...) buruzko azalpenak terminologia egokiarekin eman eta planoan kokatu ondoren, partaideak bi taldetan banatuko dira eta, Pazko-arrautzetan ezkutatutako pista kateatuen bidez, ikasitako katedralaren zatiak aurkituko dituzte beren kasa. Gainera, berekin daramatzaten planoetan adieraziko dituzte zati horiek. Azken pistara iritsitakoan, amaierako sorpresa aurkituko dute, azken Pazko-arrautzan gordetakoa.

 Tailerra 
Haur bakoitzak bere Pazko-arrautza apainduko du, hainbat teknika nahastuta: pinturak, paperezko eta/edo telazko collagea, birziklatutako materialak, purpurinak...

3- DONE JAKUE BIDEA ETA SANTA MARIA KATEDRALA

 Bisita Katedralaren barrutik eta kanpotik egingo da bisita eta azalpen bakoitzarentzako puntu egokian kokatuko gara.Bisitaren eduki nagusienak hauek izango dira:
- Bidearen historia laburra.
- Bideak eta euren adarrak.
- Lehengo eta oraingo erromesak.
- Bideak Katedralean utzitako aztarnak.
- Bidearen seinaleztapena (hiriaren barruan eta kanpoan) 

Tailerra 

Aurreko tailerretan eta jardunaldietan abiarazitako filosofiari jarraiki, birziklatutako materialak erabiliko dira jarduera plastikoak egiteko. Tailer honetan, Done Jakue bideko erromes tipiko baten irudia (kapa, makila, kapela... izango ditu) egingo dute parte hartzen duten haurrek. Horretarako, ur-botilak, koloretako kartoi meheak, feltroa, jogurt-potoak... erabiliko dituzte.  

 •4-      HIRU KATEDRALEN IBILBIDEA 
 
Azken egunean, Hiru Katedralen Ibilbideari ekingo diogu katedraletik. Lehenik, ordea, hiru katedraletan antzeman daitezkeen estiloen ezaugarriak errepasatuko ditugu jardunaldiko partaideekin. Hiriko autobusa hartuko dugu Armentiako basilikaraino, txangoari hasiera emate aldera. Huraxe izanik gure lurraldeko "lehen katedrala". Estilo erromanikoaren ezaugarririk funtsezkoenak ezagutuko ditugu eta, jarduera praktiko batekin, Santa Mariaren eta Armentiako San Andresen estiloak erkatuko ditugu.Bisitari amaiera emateko, Santa Mariara bueltan, Maria Sortzez Garbiaren Katedraletik (hirugarren katedrala) pasako gara. Estilo neogotikoa zer den ikasiko dugu. Bertan, taldeka jarri eta jarduera praktiko baten bidez, hiru tenpluen arteko kointzidentziak eta aldeak ezagutuko dituzte partaideek.