Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

07/04/2010

'Argiaren elizpea', elizpeko polikromien ikuskizuna, berriro hasiko da proiektatzen .

2010/04/07 Aste Santua eta gero hasiko da eta posibilitate ezberdinak egongo dira polikromien ikuskizunaz gozatzeko.

          Vitoria- Gasteiz, 2010ko Apirilaren 4.- Bisiten eskaintza osatzeko, 'Argiaren elizpea' proiekzioa berriro martxan jarriko da. Argien, kolorearen eta soinuaren ikuskizun bat da eta historian elizpeak izandako itxurak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Arratsaldeko azkeneko bisitan jarriko da proiekzioa eta, Aste Santua igaro ostean, bisitaren prezio bera mantenduko du, 5 euro.   Berritasun gisa, eta elizpeak edukiera handiagoa duenez, egun horretan tenpluan bisita gidatua egin duen edonori polikromien proiekziora joateko aukera eskainiko zaio euro bat ordainduta. Gainera, polikromien ikuskizunera soilik joateko aukera ere eskaintzen da 2 euroren truke. Erreserbentzako deitu mesedez 945 255 135 telefonora.