Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

14/05/2010

Maiatzak 29 ko haurrentzako tailerra Done Jakue bideari buruz izango da

2010/05/14  Goizeko 10.30etan hasiko da ordubatak arte. 8 eta 11 urte bitarteko umeentzat izango da.

              Vitoria- Gasteiz, 2010eko maiatzaren 14a.- Done Jakue Bidea izango da Santa Maria Katedrala Fundazioak antolatutako tailer didaktikoen edizio berriko gaia. Maiatzaren 29an egingo da tailerra eta Done Jakue Bidea zer den eta katedralean utzitako arrastoak ezagutuko dituzte.2010. urtea Urte Santua denez, Santa Maria Katedrala Fundazioak  hilero antolatzen duen tailerra Done Jakue Bibeari eskeiniko zaio. Ohi den bezala,  8 urtetik 11 urtera arteko haurrei zuzenduta dago, goizeko 10:30etan hasiko da eta eguerdiko ordu bata arte iraungo du. Tailerra elebiduna da ( euskera- gaztelania) .Katedrala kanpotik eta barrutik bisitatuko da, eta zenbait puntutan Done Jakue bidearen historia laburra eta Santiago Apostoluaren historia azalduko da. Gainera bidea eta bere adarrak, erromesen ezaugarriak, Bideak katedralean utzitako arrastoak eta seinaleztapena ezagutuko dituzte..Beste tailerretan egin den moduan, birziklatutako materialak erabiliko dira. Ohiko arropaz jantzitako erromes baten figura egingo dute tailerreko partaideek plastikozko ur botilekin, kolorezko kartoiekin, feltroarekin...Tailerrak 3 euroko prezioa izango du eta euro 1 Katedraleko Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzako edo bazkideen seme- alabentzako. Plazak mugatuak direnez, aldez aurretik egin beharko da erreserba, Bisitarien Harrera Zentroan ( Burulleria Plaza s/n) edo 945 255 135 telefono zenbakira deituta.