Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

14/07/2010

Odhecaton talde italiarra arituko da larunbatean Santa Maria Katedralean, Done Jakueren urtea ospatzeko ekintzen barruan

2010/07/14 Errenazimenduan eta Klasizismoan espezializatutako talde onenetako bat da

           Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 14a.- Italiako Odhecaton taldea arituko da Santa Maria Katedralean datorren larunbatean, uztailaren 17an. Errenazimenduan eta Klasizismoan espezializatutako gizon-ahots italiarrik onenak biltzen ditu aipatu taldeak. Done Jakueren urtea ospatzeko ekintzen barruan kokatzen da errezitaldia eta iluntzeko 20:00etan hasiko da tenpluaren erdiko nabean.
        Eusko Jaurlaritzarekin eta Kultura Ospakizunen Estatuko Elkartearekin (SECC, Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales) lankidetzan, Europako musika espiritualezko hiru kontzertu eskainiko ditu Santa Maria Katedralak hil honetan. Lehena, pasa den astean eskaini zuen Speculum taldeak, oraingoan, aldiz, Odhecaton taldearen txanda izango da. 1998. urtean sortu zen Odhecaton eta Harnonice Musices Odhecaton izenetik dator. Oso-osorik musikari buruzko lehen argitalpena izan zen berori eta Ottaviano Petrucci editoreak argitaratu zuen Venezian 1501ean. Errepertorioak barne hartzen ditu Quatrocento eta Cinquecento aroetan konposatzaile italiarren eta Italian aktibo zeuden konposatzaile flamenkoen musika-ekoizpenak. Paolo Da Col zuzendaria buru dutela, Errenazimenduko eta Klasizismo aurreko musikan espezializatutako gizon-ahots italiarrik onenetako batzuk biltzen ditu. Gainera, lau urte eskasetan, saririk handienak jaso ditu ekoitzitako disko bakoitzak, baita kritikarik onenak ere Europako hainbat herrialdetan. Emanaldian, atsedenik egin gabe interpretatutako dute Guillaume Dufay (1400 - 1474) konposatzailearen 'Missa Sancti Jacobi', hiru piezaz osatutako programa.
Sarrerak dagoeneko salgai daude 3 euroko prezioan. Katedralaren dendan (Eskolak alea, 11) soilik eskura daitezke, goizeko 10:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:00etara. Katedraleko Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzako sarrerek 1 euroko prezioa dute.