Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

24/08/2010

Alos Quartet hari-instrumentuzko laukoteak kontzertua eskainiko du larunbatean Santa Maria Katedralean

2010/08/24 Sarrerak dagoeneko salgai daude Katedralaren dendan (Eskolak kalea, 11); euro bateko prezioa dute Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzakoek eta 3 eurokoa bazkide ez direnentzakoek.

              Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 24a.- Santa Maria Katedralaren nabeak Alos Quartet taldearen errezitaldia hartuko du larunbatean. Musika klasikoko errepertorioa maila handiko artistekin izandako lankidetzarekin konbinatzen du taldeak, besteak beste, Oskorri, Kepa Junkera, Carlos Nuñez edo Dulce Pontes portugaldarrarekin aritu da lankidetzan.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Katedralaren dendan (Eskolak kalea, 11); euro bateko prezioa dute Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzakoek eta 3 eurokoa bazkide ez direnentzakoek.  Abuztua, kontzertuak eta haurrentzako antzerki emanaldiak eskaini diren hil hau, musika proposamen interesgarri batekin amaituko du Santa Maria Katedrala Fundazioak. Kontzertua larunbatean, abuztuaren 28an, iluntzeko 20:00etan hasiko da. 
          Alos Quartet taldea 1999. urtean sortu zen Et Incarnatus ganbera-orkestraren baitan eta bere kideek ibilbide artistiko zabala dute hala musika klasikoan nola modernoan. Besteak beste, Euskal Herriko Gazte Orkestra, Euskadiko Orkestra edo Espainiako Gazte Orkestra Nazionala gisako izen handiko orkestrekin lan egiteaz gainera, taldeko kideak folk musikako taldeetako kide ere badira (Oskorri edo Benito Lertxundi). Xabier Zeberiok (biolina, nyckelharpa, kalimba eta biola), Francisco Herrerok (biolina), Lorena Nuñezek (biola) eta Pelloz Ramirezek (biolontxeloa, akordeoia) osatzen dute taldea.
Taldearen errepertorioak gaur egungo musikako hainbat alor jorratzen ditu, nahiz eta ikuspegi berritzaile bat eskaini, laukotearen heziketa klasikoa abiapuntu hartuta. Gainera, bere historiako hamar urte baino gehiagotan, emanaldi eta grabazio ugari pilatzen ditu. Dulce Pontes kantari portugaldarra, Carlos Nuñez gaita-jotzailea, Kepa Junkera eta Oskorri lagunduz egindako birak nabarmentzen dira egindako lankidetza garrantzitsuenen artean. Santa Maria Katedraleko emanaldian, bere azken diskoa aurkeztuko dute, '10 Tanta' izenburuduna.   Errezitaldi horretara joateko sarrerak dagoeneko salgai daude Katedralaren dendan (Eskola, 11) 10:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:00etara. Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzako 1 euroko prezioa dute eta 3 eurokoa publiko orokorrarentzakoek.