Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

                         Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 24a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak Alemanian aurkeztu ditu Gasteizko tenpluan egindako azken esku-hartzeak, Europako "Katedralen maisuak" Elkartearen urteroko bileran ('Dombaumeister, Münsterbaumeister und Hüttenmeister'); aurten Bavariako Regensburg hirian ospatzen ari da. Katedraleko arkitektoen taldeak ordezkatzen du Gasteiz aipatutako hitzorduan, eta taldeburu da Fundazioko zuzendari-gerentea, Juan Ignacio Lasagabaster. 200 aditu baino gehiagoren aurrean egingo duen agerraldian hizpide izango ditu tenpluaren burualdean, gangan eta gurutzeriaren hegoaldean egindako finkatze-lanak.
  
Europako katedral eta erlijio eraikuntza nagusiak zaharberritzeaz, gordetzeaz eta mantentze-lanez arduratzen diren teknikarien elkarte prestigiodun honen bilerak dira esperientziak trukatzeko erreferente baliotsuenetako bat. Espainia osotik bi katedral baino ez daude ordezkatuta, Gasteizkoa eta Toledokoa, alegia.    Gasteizko katedrala zaharberritzeko lanek aspalditik dute jarraipen estua foro honetan, eta kide ugarik Gasteiz bisitatu du makina bat aldiz. Interes horren isla da Santa Maria Katedrala Fundazioak 2013an bilera Gasteizen ospatzeko proposamena onartu izana.