Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

            Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 28a.- Santa Maria Katedralaren Elizpea izango da Miguel Hernandezen poemen irakurketa publikoaren eszenatokia larunbat honetan. Horrela, Fundazioak bat egin du Alacanteko poetaren jaiotegunaren mendeurrena gogoratzeko egun horretan hiriko hainbat puntutan martxan jarriko diren ekimenekin, Miguel Hernandez herriaren ahotsean.
 

Beraz, 20:00etatik 21:00etara Elizpera datozen pertsonek bizia eman diezaieke Miguel Hernandez (Orihuela, 1910eko urriaren 30a) XX. mendeko literatura espainiarreko poeta eta dramaturgo garrantzitsuena bilakatu zuten poemei.

 
Gerra Zibilak eta 31 urterekin hil arte kartzelaz kartzelako bidaiak eragina izan zuen bere bizian. Baina, era berean, tragediaren zentzu sakoneko lana eta maitasuna, heriotza bera, gerra eta injustizia gisako gaiekiko sentikortasun handi batean ere bihurtu zen bere bizitza.