Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

09/11/2010

Santa Maria Katedrala Fundazioak ohiko teknika tradizionalak erabiliz ondarea modu iraunkorrean zaharberritzeari buruzko tailerrak antolatuko ditu berriz, lehenengo aldiz antolatutakoen arrakastaren ondoren

2010/11/09  Saio teorikoa, jendeari irekia zena, Montehermoso Jauregian egin behar izan zuten, bertaratutako parte-hartzaileak hartzeko.

  

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 9an.- Ondarea zaharberritzeko ohiko teknika tradizionalei buruzko lehen tailerrak, Santa Maria Katedrala Fundazioak antolatutakoa Rute-ko Goi Dekorazioko Eskolarekin (Kordoba) eta Pinturas Ega enpresarekin lankidetzan, arrakasta handia lortu du bai parte-hartzaileen kopuruaren aldetik bai haien gogobetetzearen aldetik ere; horregatik, arduradunak esperientzia errepikatzera animatu dira. Saio teorikoa Montehermoso Jauregian egin zuten, berrogeita hamar lagunek baino gehiagok eman baitzuten izena, eta eskura zeuden 18 plazak bukatu eta itxarote-zerrenda luzea sortu zen.

 Tailerra Aldecort-eko zuzendari Manuel Garcíak eman zuen, eta saioak iraunkortasun irizpideetan oinarritutako eraikuntza sistemei buruzko jakintza azaltzea izan zuen helburu. Horretarako, karearen (gaur egun eraikuntza-elementu ekologikoena jotzen dena) eta igeltsuzko iztukuaren edo stucco marmo delakoaren alderdiei buruz hitz egin zuen, azken hori makina bat monumentuetako ornamentu-dekorazioan marmola imitatzeko erabili izan baita.
 
Horrez gain, ekintza horrekin Aiztogile kaleko eraikinen behealdeak inauguratu ditugu, gaur egun lanak egiten ari baitira, eta lehen aldiz erabili ahal izan dira ekintza hau antolatzeko. Bertako aretoan saio praktikoa egin zuten; saio horretan ikasleek (arkitektoak, arkitekto teknikoak, zaharberritzaileak eta aplikatzaileak) iztukuzko piezak egiten ikasi zuten. Horrez gain, saioa Almendrako Azokaren egun berean ospatu zen, azoka hilabete bakoitzeko lehen larunbatean egiten baita, eta horri esker bisitariak eta tailerreko ikasleak bat-bateko modelo bihurtu ziren argazki-kameren aurrean.
 
Hori dela eta, Fundazioko arduradunek tailer gehiago antolatzeko oinarriak finkatuko dituzte, eta gainera, Almendrako Azoka ospatzen den egun berean antolatuko dituzte, herritarrekin elkarrekintza gehiago izateko asmoz.