Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

19/11/2010

Santa Maria Katedralak Madrilgo Erkidegoko Arkeologia Ondareari buruzko Jardunaldietan parte hartuko du

2010/11/19 Fundazioko zuzendari gerente Juan Ignacio Lasagabasterrek arkitekto, arkeologo eta eraikinen zaharberritzean parte hartzen duten gainerako profesionalen diziplina arteko harremanaren garrantzia azalduko du.  

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 19a.- Alcalá de Henaresen azaroaren 17tik 19ra bitartean egingo diren Madrilgo Erkidegoko Arkeologia Ondareari buruzko VII. Jardunaldietan parte hartuko du Santa Maria Katedrala Fundazioak. Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendari gerente Juan Ignacio Lasagabasterrek "Arkeologiaren diziplina eraikinak zaharberritzeko proiektuetan" gaiari buruzko mahai-inguruan parte hartuko du gaur arratsaldean, eta bertan zaharberritzean parte hartzen duten arkitektoek, arkeologoek eta gainerako profesionalek dituzten diziplina arteko harremanak azalduko ditu; izan ere, Vitoria-Gasteizko kasuan eta, zehatzago esateko, Gasteizko Santa Maria Katedrala zaharberritzeko proiektuan harreman horiek "eredugarriak izan dira eta nazioarteko monumentu zaharberritzean bikaintasun erreferente bihurtu dira". Jardunaldietan Agustin Azkarate arkeologian katedraduna ere izango da.

Beste behin ere, Santa Maria Katedrala Fundazioa berriz presente egongo da ondareari eta zaharberritzeari buruzko beste jardunaldi batzuetan, Vitoria-Gasteizen osatzen ari den proiektu bitxiaren berri emateko.
 
Madrilgo Erkidegoko Arkeologia Ondareari buruzko Jardunaldiak arkeologia ondarearekin zuzenean lotutako erakunde, enpresa eta profesionalen topaleku gisa sendotu dira sei edizio antolatu eta gero, esperientziak trukatzeko eta informazioa eta ezagutza partekatzeko mota horretako kudeaketan parte hartzen dutenen artean. 

 Hiru egun hauetan, besteak beste, gai hauek lantzen ari dira: arkeologiaren didaktika eta formazioa (tartean daude Bolognako Plana edota museoek, aztarnategiek eta interpretazio zentroek arkeologiaren dibulgazioan duten rola), Gerra Zibileko arkitektura, edo garai guztietako arkitektura ulertzeko tresna gisa arkeologiak duen rola.