Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

02/02/2011

Turismoaren Mundu Erakundeko idazkari nagusiak Santa Maria Katedrala bisitatu du

2011/02/02 Halaber, Senatuko Mahaiko ordezkaritza baten eta Senatuko Industria Batzordeko bozeramaileen bisita ere jaso zuen tenpluak atzo.

  

           Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 2a.- Turismoaren Mundu Erakundeko (TME) idazkari nagusiak, Taleb Rifaik, Gasteizko Santa Maria Katedrala zaharberritzeko proiektua bisitatu du gaur goizean.
 
Eusko Legebiltzarraren aurrean aurkeztu behar duelako etorri da Taleb Rifai hirira. Espainiako TMEren idazkari nagusiarekin, Javier Blancorekin, eta TMEren zuzendari exekutiboarekin, Marcio Favillarekin, batera etorri da tenplura. Fundazioaren zuzendariak, Juan Ignacio Lasagabasterrek, lagundu die ibilbide osoan.


Ikasketaz arkitektoa da eta interes handia agertu du proiektuarekiko eta harritu egin da halako zaharberritzea jendaurrean egitea. Halaber, interesgarriak iruditu zaizkio Santa Maria Katedrala Fundazioak haurrentzako antolatzen dituen ekintzak; batez ere, ikastetxeentzako antolatutako unitate didaktikoak.
 
Halaber, Senatuko Mahaiaren ordezkaritza baten eta Senatuko Industria, Turismo eta Merkataritza Batzordeko bozeramaileen bisita ere jaso zuen tenpluak atzo arratsaldean. Talde hori bisita ofiziala egiten ari da Euskadin eta, atzo, Fundazioaren Patronatuko presidentearekin, Xabier Agirrerekin, batera egin zuen bisita.