Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

15/04/2011

Datorren astelehenean doan izango dira Santa Maria Katedraleko bisitak, Ondarearen Mundu Eguna dela eta

2011/04/15  Aste Santuan, harresirako gau-bisitak eskainiko dira

  

        Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 15a.- Santa Maria Katedraleko bisita gidatuak doakoak izango dira datorren astelehenean, apirilaren 18an, Ondarearen Nazioarteko Eguna dela eta. Gainera, eta eskari aurre egiteko, ibilbide gidatuetako lekuak gehituko dira.
 
Urtero bezala, apirilaren 18an, Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Eguna izango da. UNESCOk onartutako eguna da eta herritarrak munduko ondarearen dibertsitateaz sentsibilizatzea du helburu. Egun honekin, gainera, azpimarratu nahi dira ondare hori babesteko eta kontserbatzeko ahaleginak eta, halaber, ondarearen ahultasunaren gainean arreta jarri nahi da.
 
Santa Maria Katedrala Fundazioak aldarrikapen horren partaide izan nahi du. Ondorioz, egun horretan, Santa Maria Katedraleko bisita guztiak doakoak izango dira, bai gidarekin egiten direnak, bai nabera eta atarira norberak bere kasa egindako ibilbideak. Baita atariko polikromien proiekzioak ere. Halaber, doakoak izango dira harresiko bisitak. Eskariari aurre egiteko, ibilbide gidatuak indartuko dira astelehenean. Katedrala zabalik egongo da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

 
Ordutegiei, taldeei, bisitei eta erreserbei buruzko informazio gehiagorako: Hurbildu Bisitariak Hartzeko Zentrora (Burulleria plaza). Deitu 945 255 135 telefonora edo sartu www.catedralvitoria.com helbidean. 

Harresia Aste Santuan
 
Bestalde, Aste Santuan, hau da, apirilaren 18tik maiatzaren 1era arte, Erdia Aroko harresirako bisita gehiago egingo dira, gaueko ibilaldia gehituko baita. Oraingo 12:00etako, 13:15etako eta 18:00etako bisitez gainera, gau-bisita bat gehituko da gaueko 09:00etan. Gogoratu ohiko ibilbideek ordubete irauten dutela eta 3 euroko prezioa dutela.
 
San Migel atzean inauguratu berri den zatian hasiko da gau-ibilbidea eta, ondoren, Eskoriatza Eskibelgo Gazteluaren atzean kokatutako zatira joango da. Harresiko horman ikus-entzunezko bat proiektatuta amaituko da. Ibilbideak 2 euroko prezioa du eta, derrigorrez, erreserba egin behar da. 945 255 135 telefonoa detituta edo www.catedralvitoria.com helbidean egin daiteke.
 
Halaber, bi aste horietan zehar, harresiaren lehen zati hori irekita izango da egun osoan, handik igaro nahi dutenek edo lorategi botanikoa ikusi nahi dutenek bere kasa egin dezaten. Goizeko 10:30etatik 14:00etara eta arratsalde 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita.