Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

07/06/2011

SEA, Arabako Enpresariak, eta Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Santa Maria Katedralaren´ Mezenas – erakunde lagun´ bihurtu dira

2011/06/07 Beren bazkideen artean tenpluaren proiektua zabaltzeko eta mezenasgo-programak bultzatzeko konpromisoa hartu dute bi erakundeek

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 7a.- SEA, Arabako Enpresariak, eta Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Santa Maria Katedralaren ´Mezenas - erakunde lagun´ bihurtu dira. Bi erakundeek hitzarmena izenpetu dute tenplua kudeatzen duen Fundazioarekin eta konpromisoa hartu dute beren kideen artean proiektua zabaltzeko eta mezenasgo-programak sustatzeko.
 
Lankidetza hau hiru ordezkari nagusiek sinatu dute: Arabako Ahaldun Nagusiak, Xabier Agirrek, Santa Maria Katedrala Fundazioaren patronatuko presidente gisa; Juan Jose Azurmendik, SEAko, Arabako Enpresariak, presidenteak, eta Gregorio Rojok, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialeko presidenteak.
 
Horrela, beren bi erakunde nagusien bidez ordezkatuta, Arabako enpresek beren babesa ematen diote, zalantzarik gabe, Gasteizko tenplua zaharberritzeko proiektuari. Era berean, SEAk eta Merkataritza Ganberak konpromisoa hartu dute beren bazkideek Fundazioak bultzatutako mezenasgo programetan parte har dezaten sustatzeko.
 
Santa Maria Katedrala Fundazioak, bestalde, uste du bi erakunde horiek Arabako gizartearen zati garrantzitsu bat ordezten dutela eta ´funtsezko´ jotzen du hiriko proiektu entzutetsu eta proiekzio handiena duena babestea.
 
Lankidetzarako marko honetan, SEAk, Arabako Enpresariak elkarteak, Katedralean egingo du aurten bere asanblada orokorra.
 
Katedrala berreskuratzeko eta zaharberritzeko prozesua izen handiko erreferente soziokultural bihurtu da Arabako gizartearentzat. Eta erakundeen, enpresen eta norbanakoen babes ugari biltzen ditu bere inguruan. Jardueraren filosofia ´Obretan eta irekita´ goiburuak sinbolizatzen du. Katedrala pixkanaka-pixkanaka kultur etxe bihurtu nahi da eta proiektuak helburu du etorkizunean gizartearen onurarako erabiliz mantentzea. Nahi hori, Gotzaindegiak datozen hogeita hamar urteetarako espazioak erabilera ez-liturgikoetarako kudeatzeko emateak planteamendu hori egia bihurtu eta bideragarri egiten du.