Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

16/08/2011

Badke Quartet laukote britainiarrak joko du ostiralean Santa Maria Katedralean

2011/08/16 Sarrerak Katedralaren dendan eros daitezke, Fundatzaileen Zirkuluko bazkideena 3 euro kostako da eta bazkide ez direnena, berriz, 5 euro.

  

        Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 16a.- Badke Quartet taldeak, Erresuma Batuko soka-laukote onenetako batek, ostiralean Arabako hiriburuan emango duen errezitaldia hartuko du Santa Maria Katedraleko erdiko nabeak. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude Katedralaren dendan (Eskola, 11). Fundatzaileen Zirkuluko bazkideenak 3 euroko prezio du eta bazkide ez direnenak, ostera, 5 eurokoa.
 
´Obretan eta irekita´ eta Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Musika Jaialdi kurtsoaren markoan, egiten dituen interpretazio zoragarriengatik txalotutako talde ospetsu baten emanaldia eskainiko du ostiral honetan Santa Maria Katedralak. 2002an sortu zenetik, Badke Quartet munduko zenbait soka laukote ezagunekin aritu da eta lau kideak Londresko Royal Academy of Music eta Royal College of Music eskoletan graduatu dira.

Aldian aldian, Gabor Takács Nagy musikariarekin lan egin dute IMS Prusia Coven eta, 2006tik 2008ra, hilean behin Koloniara (Alemania) bidaiatu zuten, Alban Berg Quartet taldearen eskutik ganbera musikako eskola trinkoak jasotzeko. Badke Quartet erregularki gonbidatzen dute Erresuma Batuko eta atzerriko jaialdietara. Besteak beste, Aldeburgh eta Verbier Festivals, Belfast Festival in Queen´s, Chichester Festivities eta London String Quartet Week jaialdietara gonbidatu dituzte. Gainera, Erresuma Batuko areto ospetsu batzuetan jo dute, hala nola, Wigmore Hall, St. George´s Bristol, St. David´s Hall Cardiff, Bridgewater Hall Manchester, St. John´s Smith Square eta Royal Festival Hall aretoetan.
 
Irrati uhinetan ere ezagunak dira. Badke Quartet taldeak hainbat irratitarako grabatu du: BBC Radio 3, Classic FM, Lyric FM (Irlanda), ABC Classic FM (Australia) eta European Broadcasting Union. Halaber, publiko berria sortzeko eta ganberako musika eskura errazagoa egiten heziketa lan handia burutzen dute. Helburu hori lortu asmoz, kontzertuak ematen dituzte Erresuma Batuko eskoletan barrena.
 
Laukoteak Royal Academy of Music eskolako bildumatik utzitako instrumentuak jotzen ditu, besteak beste, bi Gagliano biolin eta Segelman Stradivarius biolontxelo bat.
 
Errezitaldia ostiralean, abuztuaren 19an, izango da iluntzeko 20:00etan erdiko nabean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Santa Maria Katedralaren dendan (Eskola, 11). 3 euroko prezio dute Fundatzaileen Zirkuluko bazkideenek eta 5 eurokoa, berriz, bazkide ez direnenek.