Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

01/12/2011

Santa Maria Katedralak eta Arte eta Ofizioen Eskolak ikus-entzunezko ikuskizun batean islatuko dute euren arteko lankidetza

2011/12/01  Ostiraletan eta larunbatetan, elizpeko polikromiak ematen diren Katedraleko bisitetara joaten direnek ikus dezakete.

  

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 1a.- Santa Maria Katedralaren eta Vitoria-Gasteizko Arte eta Ofizioen Eskolaren arteko lankidetza ikus-entzunezko ikuskizun batean islatu da. Ikuskizun hori gaurtik aurrera ikus daiteke tenpluan eta ´ozeanoa hiriburura gerturatu´ nahi du. Erakargarri berri hau Fundazioak -tenplua kudeatzeko arduradunak- tenpluaren ondarean adierazpen artistiko berriak gehitzeko xedearen barruan kokatzen da.
 
2010-2011 ikasturtean zehar, Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Arte eta Ofizioen Eskolako ´Ikus-entzunezko proiektuak´ tailerreko ikasleak elkarlanean aritu dira proiektu artistiko bat sortzeko. Proiektu hori elizpeko polikromiak erakusteko katedralean erabiltzen den argi eta soinu proiekziorako sistema erabiliz erakutsiko zaio publikoari. Proiekzioarekin erabiltzen diren softwarea eta ekipoak ere erabiliko dira.
 
Zehatzago esateko, proiektuari ´Itsasoa...´ izena jarri zaio eta ozeanoa Gasteizera ekarri nahi duen ikus-entzunezko pieza bat da. ´Bidaia bat, kapera elementu errealekin egindako joko bat proposatzen du. Urak azpian hartu eta hondoratu egiten du, bere munstroak erakusten ditu eta, azkenik, utzi egiten gaitu´ diote Eskolatik. Sei minutuko iraupena izango du eta ostiral eta larunbat arratsalde guztietan ikusi ahal izango da. Bi egun horietan Katedraleko arratsaldeko 5 t´erdietako bisitara joaten direnek ikusi ahal izango dute. Bisita horietan erakusten baitira elizpeko polikromiak. Gainera, Paternina kaperaren gainean ere proiektatuko da.
 
Ekimen horretan, Jesus Guridi Goi Mailako Musika Eskolako Musika Elektroakustikoko tailerreko ikasleek ere parte hartu dute.
 
Artea ulertzeko modu berria
 

Santa Maria Katedrala Fundazioak denbora darama hausnartzen eta artea ulertzeko eta berori arkitektura eta monumentu ondarean txertatzeko moduan lanean. Xede horrekin dagoeneko egin dira arte ukiezinari buruzko saio batzuk. Adibidez, musikan, Katedraleko Musika Garaikidearen kaperarako pieza berriak ekoiztu dira edo akusmatika kontzertuak egin dira; antzerkian, eliz obrak berrinterpretatu dira. Gainera, bestelako poesia eta dantza proposamen batzuk ere arrakastaz gehitu dira kultura-ondarera. Ekimen berri honekin urrats bat eman nahi zentzu horretan.
 
Gaur arratsaldean aurkeztu da eta Kultura-ahalduna, Iciar Lamarain; Kultura-sailburua, Encina Serrano; Arte eta Ofizioen Eskolako zuzendaria, XXXX, eta Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendaria, Juan Ignacio Lasagabaster, izan dira bertan.