Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

08/03/2012

Santa Maria Katedralak jardunaldi didaktikoak antolatu ditu Pazko asterako

2012/03/08  Apirilaren 10etik 13ra izango dira 10:00etatik 13:00etara

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 8a.-  Santa Maria Katedrala Fundazioak haurrentzako jardunaldi didaktikoak antolatu ditu Aste Santurako. Zehazki, apirilaren 10etik 13ra egingo dira eta, horien bitartez, txikienei gaur egun katedrala zer den, iraganean zer izan zen eta gainerako elizekin zein alde dituen ezagutarazi nahi zaie. Lekuak mugatuak dira eta dagoeneko egin daitezke erreserbak.

2012 funtsezko data da Gasteizko tenpluaren zaharberritze-lanetarako. Aurtengo urtean zehar, zaharberritzearen zati handiena osatzea aurreikusten da eta Elizbarrutia sortu zela eta Santa Maria katedral izendatu zela 150 urte betetzen dira. Hori dela-eta, iraganeko eta gaur egun katedral baten bizitza azaltzeko tailerrak antolatu dira. Parte hartzen duten haurrek nola eraiki zen eta zein artisau eta gremiok eraiki ohi zuten ezagutuko dute. Era berean, arkitektura gotikoko funtsezko ezaugarriak eta elementuak ere identifikatuko dira. Gainera, Aste Santuaren eta Pazko Astearen jatorria ezagutuko dute, baita urte garai horretan sortutako tradizioak ere.
 
Ohikoa den moduan, 8 urtetik 11 urtera arteko haurrei zuzenduta daude eta elebidunak (euskara - gaztelania) izango dira. Apirilaren 10etik 13ra izango dira 10:00etatik 13:00etara. Lehen egunean, ´Hauxe da nire gargola´ izenburupean, partaideek katedrala eraikitzen hasi zeren garaira hurbilduko dira eta katedralean barrena ibiliko dira bertako zatiak ezagutzeko. Zatietako bat aukeratuko da: gargola; eta elementuak urak ateratzeko sisteman betetzen duen funtzio garrantzitsuan sakondu ondoren, maché paperarekin bat egingo da irudimena guztiz askatuta.
 
Asteazkena Pazkoaren jatorria eta bere esanahia ezagutuko da, eta nola arrautza bezalako elikagai bat maiteenei ematen zaien zerbait sinboliko bihurtzen den. ´Arrautza: Pazko garaiko altxorra´ izenburua izango du. Logikoki, jardueran plastikoan Pazko-arrautza apainduko dugu koloretako paperekin, gero norbaiti oparitzeko. Gainera, Erdi Aroko harresia bisitatuko dute eta arrastoen jokoa egingo da. Arrastoak harresian zehar ezkutatutako arrautzetan egongo dira.
 
Hirugarren jardunaldian, ´Nork zaintzen du katedrala´ izenburupean, zimenduetan, hormetan edo bobedatan dituen arazoen jatorria azalduko da, baita mendeetan zehar egindako hainbat eta hainbat esku-hartze ere. Gaur egun zaharberritze-lanak eta eraikitzen erabilitako teknikak, materialak edo irizpideak nabarmenduko dira. Egun horretan, haurrek lehen egunean hasitako gargola amaituko dute.
 
Azkenik, azken egunean, eta ´Lanbideen antzokia´izenburupean, katedralean lan egiten zuten artisauengana hurbilduko dira: harginak, eraikitzaileak, eskultoreak, arotzak edo beiralariak, besteak beste, eta beren lanetan erabiltzen zituzten tresna eta materialetara. Haur bakoitzak bera gehien identifikatzen duen artisau bat aukeratuko du eta txotxongilo bat egingo du artisaua hoberen identifikatzen duen tresnarekin.
 
Jardunaldiak 30 euroko prezioa izango du, 22 euro Katedralaren Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzako edo bazkideen seme-alabentzako. Plazak mugatuak direnez, aldez aurretik egin behar da erreserba, Bisitariak Hartzeko Zentroan (Burulleria plaza) edo 945 255 135 telefono-zenbakira deituta.