Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

27/08/2013

Beste urte batez, Ajarte (Trebiñu) eta Santa Maria Katedralaren arteko Harriaren Bidean ibilaldi herrikoiak egingo dira


2013/08/27   Irailaren 29an, hirian egingo den Erdi Aroko Azokarekin bat etorriz, idi-gurdi batek Mendiolatik harria nola ekartzen zen irudikatuko du

                                 Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 27a.- Zazpigarren urtez jarraian, Santa Maria Katedrala eta Goiena mendi-elkarteak Harriaren Bidean barrenako ibilaldi errikoiak antolatu dituzte, Ajarte eta Arabako hiriburua lotzen duen ibilbidea. Gasteizko tenplua eraikitzeko erabilitako harriak Trebiñuko Konderriko herri horretako harrobikoak izatean datza berezitasuna. Aurten, ibilaldiak irailaren 14an eta 28an egingo dira.
 
Ajarte Trebiñuko Udaleko herri txiki bat da eta ia ez da inor bizi. Gasteizko mendietatik gertu dagoenez, duen ikuspegi bikainaz gainera, bertako harrobietakoak dira Gasteizko elizetan eta Santa Maria Katedralean dauden harri asko. Hori dela eta, duela sei urtetik hona, Santa Maria Katedrala Fundazioak bi tokien arteko ibilaldi bat jarri zuen martxan, katedralaren interes historiko eta artistikoa hurbileko paisaiako elementuekin, inguruko geografiarekin eta, modu berezian, historian zehar harriak Gasteizko muinora eramateko erabili izan diren bide historikoekin lotzea ahalbidetzen duena.
 
Oraingo honetan, ibilaldiak irailaren 14an eta 28an, larunbata, egingo dira. Egun bakoitzean autobus batek Ajarteraino eramango ditu parte hartzaileak, eta bertatik 14 kilometroko ibilbidea hasiko dute; ibilbidean zehar, ingurune naturalaz gozatzeaz gain, zeharkatzen dituzten lekuei buruzko azalpenak izango dituzte.
 
Ibilbidea Ajarten hasiko da, partaideek garai bateko harrobiek monumentuak zaharberritzeko mehatze-baliabide gisa zer-nolako berezitasunak dituen ezagutuko dute bertan. Ajarteko muinotik eta Gasteizko mendietatik pasatzean, garai bateko harrobien bideak ikusiko dira. Gaur egun, arkeologia- eta historia-ondare direnak. Ingurunea duen balio naturalagatik nabarmentzen da. Iparraldean, pagadi itzaltsuak daude eta, hegoaldean, berriz, ameztiak, erkameztiak eta artadiak.
 
Amaiera aldera, Mendiola eta Olarizuko etxaldetik pasatzen da, probintzia guztian abelbide batekin gehien lotutako puntutik. Gaur egun, gainera, aisialdi-eremu bikaina bihurtu da. Ibilaldia Gasteizko Santa Maria Katedralean amaituko da. Gainera, ibilbide osoan parte hartzen dutenek doan bisitatu ahal izango dute Gasteizko tenplua. 
 
Jardueran parte hartu nahi dutenek lekua erreserbatu behar dute Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza) edo 945.255135 telefonoan. Irteera bakoitzak 9 €-ko kostua izango du, Katedralaren Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzat izan ezik. Eurek 6 € ordainduko dituzte. Hamabi urtez azpikoentzat doan izango da. Egun bakoitzerako 45 plaza libre egongo dira. Arabako Foru Aldundiaren lankidetza izan da ibilaldia antolatzerakoan.

Halaber, eta asteburu osoan zehar hirigune historikoan egongo den Erdi Aroko merkatuarekin bat eginez, irailaren 28an, larunbata, Ajartetik harriak ekartzen ziren jatorrizko modua ekarriko da gogora. Horretarako, bi idik tiratutako gurdi bat Mendiola eta Aihotz Plazaren arteko ibilbidean zehar joango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera, harrizko zenbait bloke eramanez. Egun horretan, Administrazio-batzordea eta Mendiolako bizilagunak ibilbideko partaideei arrera egin eta, askok taldeari Gasteizeraino ere laguntzen diete. Oso erakustaldi erakargarria izango da egun horretan Erdi Aroko almendra bisitatzen duten milaka pertsonentzat.