Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

13/09/2013

Gasteizek Katedraletako obra-maisuen nazioarteko bilera hartuko du. Bertan, Europako 100 adituk zaharberritze-teknikei buruz hitz egingo dute

2013/09/12 Santa Maria Katedrala Fundazioak Gasteizko tenplua zaharberritzeko erabilitako irizpideak eta esku-hartzeak banan-banan aipatuko ditu

  

                              Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 12a. Aurten, Vitoria-Gasteiz hautatu da Katedraletako obra-maisuen nazioarteko bilera egiteko eszenatoki gisa. Bilera horretan, Europa guztiko hainbat tenplutako ehunen bat teknikari profesional biltzen dira.
 
Bilera datorren astean izango da, irailaren 17tik 21era, Goiuri Jauregian. Bertan, ´Katedralen estatika´ri buruzko bilerek eta hitzaldiek osatutako programa estua izango dute, eta Santa Maria Katedralaren zaharberritze-prozesuak protagonismo berezia izango du.
 
Izen handiko kongresua 1975ean sortu zen, eta harrezkero, beti Erdialdeko Europan egin da. Juan Ignacio Lasagabasterrentzat, Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendariarentzat, ´pribilegio eta ohore bat da antolatzaileek tradizio hori apurtu eta Vitoria-Gasteiz aukeratu izana oraingo honetan´.
 
Elkartearen urteko bilera aukera bakarra da hainbat katedraletako maisuen artean esperientziak elkar trukatzeko, euren lanak ezagutzeko eta gaur egun aplikatzen diren neurri eta teknika interesgarrienei buruz eztabaidatzeko.
 
Katedraletako Obra-maisuen Elkartea alemanez hitz egiten duten Europa Erdialdeko herrialdeetako (Alemania, Suitza, Austria, Herbehereak...) elizetako monumentuen ondarea berreskuratzeko eta zaintzeko xedez sortu zen. Ondare horren zati bat suntsituta geratu baitzen bi mundu-gerretan. ´Ondare dramatiko horrek -ziurtatu du Lasagabasterrek- monumentuak zaharberritzeko lanekin eta teknikekin zerikusia duen ororenganako sentsibilitatea eta ezinegona eragiten die. Katedralak berreskuratzeak gizarte-ospe handia du´.
 
Azken urteetan, elkartea beste herrialde batzuetara ireki da, hala nola, Txekiara, Norvegiara, Italiara edo Espainira (Vitoria-Gasteizek ordezkatua, Sevilla eta Toledo). Egia esan, Santa Maria Katedrala Fundazioa Espainiako lehen erakundea izan da bertan bat egiten, lehenik 20080ko bilerara gonbidatu zuten eta, 2009az geroztik, kide ofizial da.
 
Datorrez asteartean Vitoria-Gasteizen hasten den bileran, Santa Maria Katedrala Fundazioaren ekarpenez gain, Friburgoko, Vienako, Pragako, Basileako edo Municheko katedraletan egindako azken esku-hartzeen berri emango da.