Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

11/10/2013

Santa Maria Katedrala Fundazioak haurrentzako Gabonetako postalen lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du

2013/10/11 11 urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute eta Fundazioak saritutako christmas-ak erabiliko ditu Gabonak zoriontzeko. Marrazkiak aurkezteko epea azaroaren 22an amaituko da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 11.- Santa Maria Katedrala Fundazioak, hirugarren urtez jarraian, gaztetxoenek Gabonetako postalak diseinatzen laguntzeko lehiaketa antolatu du. Erakundeak postal horiek erabiliko ditu datozen Gabonak zoriontzeko. Parte hartu nahi duten 3 urtetik 11 urtera arteko haurrek datozen azaroaren 15era arte aurkez ditzakete beren lanak.
 
Deialdia urrian egin da, Gabonak iristeko bi hilabete baino gehiago falta direnean, gaztetxoenak dibertitzeaz gain beren sormena garatuko duten ekimen batean pentsatzen has daitezen, tenplu zaharra Gabonekin lotuz. Aurtengo lema oso erraza da: ´Zu Santa Maria Katedralean´. Beren hiriaren egunerokoaren parte eta haren historia bizian funtsezko pieza bihurtu den proiektuari buruzko inpresioak modu grafikoan islatu dezaten nahi da.
 
Lehiaketa bi kategoriatan banatzen da: 3 eta 5 urte arteko neska-mutilena eta 6 eta 11 urte artekoena. Bakoitzak bi marrazki orijinal eta argitaragabeekin har dezake parte. Marrazkiak ohiko edozein marrazki-teknika erabiliz egin daitezke (ez da lan digitalik onartuko) eta euskarazko eta gaztelaniazko mezuak izan ditzakete. Parte hartzeko lanak azaroaren 15era arte, ostirala, entrega daitezke Santa Maria Katedrala Fundazioan (Aiztogile kalea, 95), posta arruntez bidalita edo norbera etorrita, astelehenetik ostiralera 08:30etatik 14:00etara.
 
Epaimahaiak azaroaren 22an emango du aditzera erabakia. Kategoria bakoitzeko 3 sari emango dira gehienez. Lehiaketaren xedean aipatzen den moduan, Santa Maria Katedrala Fundazioak datozen Gabonak zoriontzeko erabiliko ditu saritutako postalak.
 
Oinarri guztiak www.catedralvitoria.com web-orrian kontsulta daitezke