Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

29/11/2013

Santa Maria Katedralak txikienentzako Gabonetako jardunaldiak antolatu ditu beste behin

2013/11/29  Abenduaren 26an eta 27an izango dira

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 29a.- Santa Maria Katedralak Fundazioak Gabonetako haurrentzako jardunaldien beste edizio bat antolatu du. Oraingo honetan, tailerren helburu nagusia haurrak tenplura hurbiltzea izango da, eta horretarako katedraleko hainbat puntutara eta Hirigune Historikora ´bisita txikiak´ egingo ditugu eta, gainera, zenbait jarduera plastiko egingo ditugu, parte-hartzaileek modu atsegin eta dibertigarrian ´bere´ ondasuna zaintzeari buruzko kontzientzia eskura dezaten.
 
Aurten, jardunaldiak abenduaren 26an eta 27an izango dira, goizez (10:00etatik 13:00etara).
 
Lehenengo jardunaldian Santa Maria Katedralean eta Gabonetan jarriko da arreta. Lehen aldiz parte hartzen duten txikienek tenplu zaharrak ezkutatzen dituen sekretuak ezagutu ahal izango dituzte; errepikatzen dutenek, berriz, zaharberritze-lanei esker nola aldatu den ikusiko dute. Gainera, Katedraleko jaiotza ezagutuko dute XVIII. mendeko sakristian. Publikoak, normalean, ezin izaten du gune horretan sartu.
 
Eguneko jarduera plastikoan, hainbat material erabilita Gabonetako apaingarriak egingo dituzte, bisitan zehar ezagutu dutenean inspiratuta.
 
Bigarren egunean, Santa Maria eta San Bizente arteko bidea egingo dute, eta harresia ezagutuko dute. Maketen bidez, Gasteizen eta Nova Victoriaren sorrera berrikusiz hasten da bisita. Maketa horien bidez, xehetasun osoz ulertu ahal izango dute herrixkak izan zuen bilakaera eta hazkundea, baita XI. mendetik aurrera babesten zuen defentsa-eremua nola eraiki zen ere. Ondoren, harresiraino joango dira, nolako harriekin eraiki zen, zein ezagarri zituen, zein funtzio betetzen zituen (militarra eta ekonomikoa) eta abar ezagutzeko. Bisita San Bizenteko dorrearen puntan amaituko da, garai batean, defentsa-sistemaren zati zen gaztelua zegoen tokian hain zuzen ere.

   Jarduera plastikoan landa-koadernoa, agenda edo egunerokoa (aukeran) egingo dute. Partaide bakoitzak azala eta kontrazala diseinatuko ditu kartoiarekin edo kartoi-mehearekin. Koaderno, agenda edo eguneroko horrek harresiaren forma izango du eta ate bat egingo zaio. Ate hori irekitzen denean, pertsonaia bat agertuko da (soldadua, erregea, erregina...) eta pertsonaia horren aurpegia partaidearena izango da.
 
Elebidunak diren eta 8 eta 11 urte arteko neska-mutilei zuzendutako jardunaldi hauek 18 euroko prezioa dute, 12 Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzat. Lekuak mugatuak dira eta aldez aurreko erreserbak Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plazan) edo 945 255 135 telefono zenbakian egin daitezk