Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

27/12/2013

Santa Maria Katedralak ateak irekiko ditu nabe amaitua aldamiorik gabe ikusteko, gurtzarako itxi zenetik 20 urtera

Tenplua normaltasunera itzultzen ari da pixkanaka-pixkanaka; laster irekiko dute

Gasteiz, 2013ko abenduaren 27a.- Santa Maria Katedrala egituran arazo handiak zituela-eta gurtzarako itxi zenetik 20 urte beteko dira laster eta, datorren astelehenean, bertako ateak irekiko dituzte nabeak ikusi ahal izateko. Bi hamarkadetan tenpluaren barrualdea aldamio eta euskarririk gabe ikusi ahal izango den lehen aldia da.

Hil honen hasieran Milurteko Ganga zaharberritzen amaitu ondoren, presbiterioa leundu da, zoruan linazi-olioa aplikatu da eta bi hamarkadetan ohiko irudi bihurtu diren metalezko egitura guztiak desmuntatu dira. Hala, katedralak ireki aurretik zuen itxura hartu du pixkanaka-pixkanaka.

Astelehenean katedralera gerturatzen direnek hemendik gutxira aldare nagusia jarrita izango duen eraikuntza berri eta ikusgarria ikusi ahal izango dute. Aldare nagusia harrizkoa eta iragan mendekoa da, eta berreskuratu ahal izan dute. Baina, batez ere, bisitariek nabearen zoru berria zapaldu ahal izango dute eta hamahiru urtez egin diren obren emaitzak eta orain lehen mailan jartzen diren arazoak begietsi.

Nabea eta girola ikusteko ateak 11:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era egongo dira zabalik, eta elizatetik sartu ahal izango da.