Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

22/01/2014

Santa Maria Katedrala Fundazioak tenplua museotzeko proposamenean aurrera egin du

201/01/22 Metro-sarearen antza duen proiektuak lau ibilbide tamatiko ditu

 

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 22a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak museotzeko proiektua aurkeztu zuen atzo. Ekimen honen bidez, tenpluak erabilera erlijiosoa eta kulturala uztartu eta aldi berean bere historia konta dezan nahi da. Plan honek, zeinaren diseinu grafikoak metro-sarearen antza duen, ibilbide eta eduki tematikoen sarea izateko aukera kontenplatzen du. Horrela, eskaintza turistikoa are zabalagoa izango da.
 
Hitzaldia Goiuri Jauregian egin da eta Juan Ignacio Lasagabaster eta Leandro Cámara arkitektoak eta Jose Luis Solaun eta Ismael Garcia historialari, arkeologo eta Arkeologian eta Arkitekturan adituak izan dira protagonista.
 

Tenplua aldaketa fase batean dago. Aldare nagusia jarriko den ganga instalatzen amaitzen denean, eta oreka berrezartzeko esku-hartze nagusiak eta zaharberritze-lanak burutu ostean (ataria eta dorrea, Kristoren kapera...), Santa Maria Katedralak protagonismoa beste zeregin batzuk hartzen duten garaiari ekingo dio, lanak jarraitzen diren arren. Ekintza horiek jarduera kultural eta erlijiosoarekin bateragarriak izango dira.
 
Zentzu horretan, Fundazioko zuzendari-gerenteak, Juan Ignacio Lasagabasterrek, azaldu du nola Katedralaren Plan Zuzentzaileak dagoeneko aurreikusten zuen tenplua bere historia kontatzeko aukera, bere elementuak erabiliz eta zaharberritze-lanetan egindako ikerketa guztia aintzat hartuta. Lan horretatik sortzen da museotze-proiektua, ´Metro Katedrala´ deritzona.
 
Izendapenak hirien azpiko trenbide-sarearen metafora izan nahi du. Katedralerako bisita hainbat linea edo ibilbide dituen eta geltoki eta gune desberdinak lotzen dituen metro-sarea izango balitz bezala egituratu nahi da. Guztia beti tematikoki lotuta egongo da. Zirkulazio-lineen hari-gidariak tenplua norabide ugaritan zeharkatuko dute tenplurako bisita anitzagoa egingo duten interrelazioak, ibilbideak eta eduki tematikoak sortuz. Lehenbiziko aldi batean ibilbide nagusi bat jasotzen da, eta beste hiru gehiago kontserbazioan, elite gasteiztarretan eta heriotza katedralean arreta jarriko dutenek.