Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

10/02/2014

Arabako eliz prerromanikoak izango dira protagonistak Katedrala Ezagutzen zikloan

2014/02/10. Katedralaren Plan Gidatzailean zehar lortutako esperientzian oinarritutako azterlanak argira atera ditu hogei eliz prerromaniko ezezagun inguru

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 10a.- Arabako eliz prerromanikoak izango dira protagonistak bihar, Santa Maria Katedrala Fundazioak 'Katedralaren inguruko topaketak' izenburuarekin antolatzen duen hitzaldi-zikloaren barruko ekitaldian. Leandro Sanchez arkeologoak emango du hitzaldia, 20:00etan hasiko dena Goiuriko Jauregian eta doakoa izango dena.

 

"Arabako Goi Erdi Aroko arkitektura: ibilaldi bat prerromaniko arabarrean barrena" izenburua duen hitzaldi interesgarri horretan, Historiako doktore Leandro Sanchez arkeologoak gainbegiratu bat emango die lurraldean ikus daitezkeen eliz prerromanikoei. Hitzaldia hiru zatitan egituratuko da. Lehen zatian, Sanchez jaunak gainbegiratu bat emango dio Gasteizko elizbarrutian hogei eliz prerromaniko baino gehiago argira ateratzeko aukera eman duen azterlanari, betiere Gasteizko Katedralaren Plan Zuzendarian lortutako esperientziaren ondorioz sortutako lan-metodoari jarraiki    Bigarren zatian, duela urte gutxi arte ezezagunak ziren eliz horiak nolakoak diren azalduko du, baita nola eraiki ziren edo nortzuk eraiki zituzten ere. Hitzaldiaren amaieran, hirugarren zatian, gainbegiratu bat emango zaie azterlan horren bitartez ireki ziren ikuspegiei, baita horren ondoriozko garapen berriei ere. Halaber, Sanchez jaunak eliz horiek ikusteko aukera eman dezaketen ibilbide batzuk sortzeko premia eta aukera adieraziko du, betiere natura eta kultura, hiria eta landa-ingurunea batzen dituzten ibilbideak. Gopegiko Andre Mariaren Jasokundearen eliza, Durruma Tobillasko eliza edo Aziluko San Joan Bataiatzailearen eliza dira hitzaldian azalduko diren aztarna prerromanikoak dituzten elizetako batzuk.  

Antropologian lizentziatu zen La Platako Unibertsitate Nazionalean, Arkeologiako espezialitatearekin, eta, horretaz gain, Leandro Sanchez jauna Historiako doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, 'Erdi Aroko eraikuntza-teknikak. Arkeologia-dokumentu berriak Arabako Goi Erdi Aroaren azterketarako' izenburua duen tesiarekin. Gaur egun QUARK Arkeologia-enpresa zuzentzen du.