Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

10/06/2014

Santa Maria Katedralaren elizpeak Luis Aramburu Eskolako ikasleen ikasturte-amaierako kontzertua hartuko du aste honetan

2014/06/10  Errezitaldia datorren ostegunean, ekainaren 12an, izango da 19:30etan

           Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 10a.- Vitoria-Gasteizko Luis Aramburu musika-eskolak Santa Maria Katedralean egingo du beste urtebetez ikasturte-amaierako kontzertua.
 
Iaz bezala, ikasleek, hilabete hauetan Alde Zaharrean dagoen udal musika-eskolan musika ikasten aritu ostean, hainbat pieza joko dituzte eta ikasturtean zehar egindako aurrepenak erakutsiko dituzte.
  
Errezitaldia datorren ostegunean, ekainaren 12an, izango da 19:30etan. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenarekin etorri beharko da. Bisitariak Hartzeko Zentroan lor daitezke gonbidapen horiek.