Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

07/07/2014

Santa Maria Katedralaren bikaintasuna saritu du TripAdvisor bidaien inguruko atariak

2014/07/07 Tenplua bisitatu dutenek webgune horretan utzitako iritziei esker jaso du saria

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailak 7.- TripAdvisor-ek, bidaiei buruzko munduko webgunerik handiena eta Interneteko erabiltzaileen artean erabilienetakoa denak, Santa Maria Katedralaren bikaintasuna saritu eta bidaiarientzako oso erakargarria den helmuga turistiko gisa nabarmendu du.

Iaz Gasteizko tenplua ikustera joan zirenek web-orrian utzitako iritzi eta iruzkin onen ondorioz jaso du saria. Bisitarien iritzi bikainak etengabe jasotzen dituzten helmugei bakarrik ematen zaie saria. Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedralaren kasuan, abegi, arreta eta esperientzia turistiko bikaina eskaini izana aintzatetsi da. Halaber, TripAdvisor gunearen erabiltzaileen arabera, hiriko bigarren atrakzio turistikoa da, Eraztun Berdearen atzetik.  20 milioi bazkide baino gehiago ditu erregistratuta mundu osoan TripAdvisor orriak, eta 50 milioi iruzkin baino gehiago izaten ditu hilero.   




































Katedraletako obra-maisuen bilera Bestalde, katedraletako obra-maisuen urteroko bileran izan da Santa Maria Katedrala. Norvegiako Trondheim hirian izan da aurten. "Zaharberritutakoa zaharberritzen" deritzon lelopean, Europa osoko tenpluetako ehun bat profesional teknikok izandako esperientziak trukatu dituzte, batak bestearen lanak ezagutu dituzte eta gaur egun aplikatzen diren neurri eta teknika garrantzitsuenei buruz eztabaidatu dute.  Santa Maria Katedraletik Leandro Cámara arkitekto eta proiektuaren zuzendari teknikoa izan da bertan. Erdiko nabearen bobeda fabrikatzeko proiektua aurkeztu du.