Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

07/10/2014

Santa Maria Katedralaren atariak Anne Korta pianista gasteiztarraren eta Florida eta Jesus-Maria abesbatzen kontzertua eskainiko du larunbatean

2014/10/07 Kontzertua 20:00etan hasiko da eta gonbidapenak eskuragarri daude Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 7a.-
Santa Maria Katedralaren atarian berriz ere soinua izango dugu hurrengo larunbatean, Anne Korta pianistak eskainiko duen errezitaldiari esker, eta Vitoria-Gasteizko Florida abesbatzaren eta Valentziako Jesus-Maria abesbatzaren emanaldiari esker. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenak jaso behar dira tenpluaren Bisitariak Hartzeko Zentroan. 
‘Kontzertua eta irekia’ ekimenaren esparruan, elizpean Anne Korta izango dugu, pianista gasteiztarra eta San Martin Musika Eskolako ikasle nabarmena. Instrumentu horrekin bost urtez ikasi ondoren, etorkizun handiko musikaria bihurtu da, eta jada emanaldi asko egin ditu Araban naiz beste lurralde batzuetan.
Kortaren ondoren, Florida abesbatzarekin gozatu ahal izango dugu. Abesbatza 2007. urtean sortu zen eta gaur egun hirurogei kide ditu, lau ahotsetan abesten dutenak Pedro Regueroren zuzendaritzapean. Beren errepertorioa mota guztietako abestiekin dago osatua, erlijiozkoak, euskal musika, herri musika, opera, zartzuela, etab. Askotan abestu dute, bereziki Araban eta Errioxan. Nabarmentzekoak dira Gasteizko Batailaren bigarren mendeurrena ospatzeko ekitaldietan egin dituen emanaldiak. Bere aldetik, Jesus-Maria abesbatza 2007. urtean sortu zuten, eta Valentziako Jesus-Maria eskolarekin lotutako 40 lagun helduren ahots mistoekin dago osatua. Sortu zenetik, kontzertu askotan parte hartu du Valentziako hainbat udalerritan, baita Valentziako Palau de la Música jauregian ere. Juan José Visquert jauna da zuzendaria.  
Kontzertuaren programa
Anne Korta

-       Fantasia Re minorrean – Haendel
-       Allegro- Haydn
-       Rondo Re maiorrean – Mozart 
Florida abesbatza
-       Maitetxu
-       Ave María – Moldón Ferreras
-       Blue Moon – F. Vila
-       Boga Boba – Jesús Guridi
-       Paloma Mensajera – Ruiz Gasch
-       El reloj – Roberto Cantoral  
Jesus-Maria abesbatza
-       El Yumurí – D. Ramón
-       Alma llanera – Trad. Venezuela-       Con sabor tropical – J. Domingo
-       Ojos de España – B. Kaempfert
-       Zorongo – Trad. Andaluzia
-       Con el vito – Trad. Andaluzia
-       Dansa cantà – Trad. Valentzia
-       Boga, boga – Trad. Euskal Autonomia Erkidegoa  
Baterako abestia: Signore delle cime- G. Marzi  
Kontzerturako sarrera doan izango da, baina gonbidapenarekin etorri beharko da. Jada eskuragarri daude Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruilleria Plaza). Bazkideek lehentasuna izango dute eskuratzeko asteazkena arte. Ostegunetik aurrera jende ororen eskura egongo dira.