Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

01/06/2015

Santa Maria Katedrala Fundazioak hiru ibilaldi egingo ditu ekainean Posten Errege bidetik igaroko direnak

2015/06/01 Etapa bakoitza 12 eta 13 kilometro artekoa izango da eta, dagoeneko, lekua erreserbatu daiteke Katedraleko Bisitarien Harrera Zentroan

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 29a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak lurraldetik zehar bere ohiko ibilaldiak antolatu ditu beste behin ere. Oraingo honetan, Posten Errege Bidetik igaroko da ibilaldia, XV eta XVII. mendeetan zehar maizen erabilienetako ibilbidea izan zena eta, gaur egun, ahaztuenetariko bat. Ibilaldiak ekainaren 13, 20 eta 27an egingo dira eta, dagoeneko, plazak erreserbatzeko epea irekita dago.

Posten Errege bidea Arabako lurralde historikoa zeharkatzen zuen bidea zen, XV, XVI eta XVII. mendeetan zehar Frantziara bidalitako posta guztia igarotzen zen bidea, alegia. Garai hartan maizen erabiltzen zen ibilbideetako bat zen baina, gaur egun, bitxia bada ere, ahaztuenetariko bat da. Ibilbide zahar hau Donejakue bidearen bigarren aukera bat da San Adriandik Gasteizera hurbildu nahi duten lagunentzat eta urteetan zehar hainbat gorabeheren lekuko izan diren elementuak ezagutzeko aukera ematen dio ibiltariari.

Ekainaren 13, 20 eta 27an antolatutako ibilbide hauetan ibiltariak historia birsortzeko aukera izango du, eta baita naturak eskaintzen dituen leku paregabeekin gozatzeko eta bidean zehar ezinbestekoak diren gure ondarearen beste leku batzuk ezagutzeko aukera ere. Ibilbide bakoitza 12 eta 13 kilometro artekoa izango da. Bederatzi urte baino gehiago dutenei eta oinez ibiltzera ohituta daudenei zuzendutako ibilaldiak dira eta, gehienez, 55 pertsonentzako lekua dago. Ibiltari guztiek izango dute istripu-asegurua eta, taldearekin batera, Gurutze Gorriko langileak, Arabako Donejakue Bideko Lagunen Elkarteko jendea eta Santa Maria Katedrala Fundazioko langileak ere izango dira. Azken hauek, bidean zehar ibilbideak eskaintzen dituen leku interesgarrien azalpenak ematen joango dira. Goizeko 08:00etan irten eta Vitoria-Gasteizera 14:00ak aldera itzultzea aurreikusten da. Ibilaldi bakoitzaren prezioa 6 €-koa da Katedralaren Fundatzaileen Elkarteko bazkideentzako eta 9 €-koa bazkide ez direnentzako.

Lehenengo etapa Zalduendoko Zumarraundi eremutik abiatuko da Galarretarantz da ekainaren 13an. Galarreta Bideko herri bat da eta historiak dio 1556an eraikia izan zen ospitale bat izan zutela bertan. Ospitalean, Posta eramateko posten mantenuaren alokairuaz arduratzen ziren. Bertan, XIII. mendeko jatorrizko eliza erromanikoaren abside formako leihatea eta aurrealdearen arkuak ikusteko aukera izango dute ibiltariek. Posten Etxetik (XVI. mendekoa) igaro ondoren ibilbideak Luzuriagara joko du. Beheko auzoan, Posten Etxea eta Jasokundearen eliza (XIII. mendekoa) aurkituko ditugu eta, azkenik, Herediara abiatuko gara.

Bigarren jardunaldian (ekainak 20) partaideak Herediatik abiatuko dira eta, bertan, euren harrizko etxeek transmititzen duten aberastasuna eta San Kristobal parrokiaren gotorlekua ikusi ahal izango dituzte. Zadorrara doan bidetik jarraituko dugu Audikanara iritsi arte eta, bertan,  San Juango eliza-gotorlekuaren iragan gotiko-erromanikoaren xehetasunak preziatzeko aukera izango dugu. Maranchonatik igaro eta Mendijur eta Arbulura iritsiko gara, garai hartako ibilbideetan aipatzen zen hurrengo herria. 

Hirugarren jardunaldia, azkena, Arbulutik hasi eta Aniarantz abiatuko da, non, ermita eta erromatar aztarnategia besterik ez diren gelditzen. Bertatik, talde osoa Ilarrazara zuzenduko da Arkautetik eta Elorriagatik igarotzen zen bidea jarraituz. Azkenik, Vitoria-Gasteizera iritsi eta Santa Maria Katedralean emango zaio amaiera ibilbideari.

Gogoratzen dizuegu irteera hauek Arabako Donejakue Bideko Lagunen Elkartearen hogeita bosgarren urteurrena dela eta ospatuko direla.

Informazio gehiago eta erreserbak: 945 255 135.