Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

04/06/2015

Santa Maria Katedralaren elizpeak Luis Aramburu Eskolako ikasleen ikasturte-amaierako kontzertua hartuko du aste honetan

2015/06/04 Errezitaldia datorren ostegunean, ekainaren 4an, izango da 19:15etan

Vitoria-Gasteiz, 2015ko ekainaren 4a.- Vitoria-Gasteizko Luis Aramburu musika-eskolak Santa Maria Katedralean egingo du beste urtebetez ikasturte-amaierako kontzertua. 
 
Iaz bezala, ikasleek,  hilabete hauetan Alde Zaharrean dagoen udal musika-eskolan musika ikasten aritu ostean, hainbat pieza joko dituzte eta ikasturtean zehar egindako aurrepenak erakutsiko dituzte.
   
Errezitaldia datorren ostegunean, ekainaren 4an, izango da 19:15etan. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenarekin etorri beharko da. Bisitariak Hartzeko Zentroan lor daitezke gonbidapen horiek.